Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urik eta elektrikarik gabe, gaizki edo batere jan gabe, seme-alabei berena baino bizimolde eta etorkizun hoberik eskaini. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 42. orr.
Oihan osoa elektrifikatu eta Mark Knopfflerren kantak etengabe entzunarazteko asmoa duen konpainia batentzat lan egitekotan, elektrika jartzen laguntzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 91. orr.
Herri batzuetan, elektrika moztu dute, sua hurbiltzen ari-eta argia furnitzen duten muntadura batzuetarat. Herria 2005-08-11
Enpresek baliatzen duten elektrikaren kontsumoa emendatu da % 4,5-ez joan den urtean. Herria 2003-03-20
Zartagailu batzuk ezarri zizkioten eta egileak joan ziren Ondarrolara buruz, handik zartarazteko elektrikaz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 25. orr.
Elektrikako lanak. Herria 2004-01-01
Etxeko elektrikako konponketak berak egiten zituen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 8. orr.
Elektrikako sindikatari emanak izan zazko lan eta kargu batzu herriaren gain zirenak. Herria 2003-05-08
Alemanek laster zuten mugimendu arrotza begistatua, elektrikazko argirik gabe ere. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 21. orr.
Ez bat eta ez bi jotzen hasten ziren, batean zela elektrika hariekin, bertzean azoteekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 193. orr.
Zoladurak zituen urradura batzuetatik elektrika kableetara sua hedatu dutela labe nagusiko itxindi batzuk. Herria 2001-05-03
Elektrika zentro batean gertatu baita, argirik eta indarrik gabe jarri dira inguru hek. Herria 2004-07-22
Badira Luzaiden hiru elektrika ola edo fabrika, XX. mende hastapenean eraikiak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.
Zurezko elektrika-posteen gainetik igande goiz honen bakean. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 125. orr.
Ura, lurruna, elektrika indarra falta ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.