Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ginnyk salto egin zuen, aulkia elektrifikatu baliote bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 240. orr.
Oihan honetara etorri nintzen, oihan osoa elektrifikatu eta Mark Knopfflerren kantak etengabe entzunarazteko asmoa duen konpainia batentzat lan egitekotan, elektrika jartzen laguntzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 91. orr.
Eskumatara bestalde, ordurako ezaguna genuen txarrantxa-hesia, baina harriduraz jakin dut elektrifikatuta dagoela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.
Orain kanpaijolerik apenas nola dagoen -eta ez juxtu elektrifikatu zirelako-, bildutakoa norentzat...? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.
Akustikoa hartu zuen (elektrifikatua zegoen) eta horrela hasi zen akorde eta soloen dantza. Berria - Kultura 2004-02-13
Zelai osoa hesitu zuen, eta gero putzua kable elektrifikatuz inguratu zuen oso-osoa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 106. orr.
Auzo horiek harresi elektrifikatuaz inguratuak dira. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 279. orr.
Errausteko labetan ez omen zitean sartzen ikusi, txarrantxa elektrifikatuetan ere ez genian atzeman, tiro hotsik ez zian inork sumatu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 83. orr.
Neuk egin behar nikek lasterka txarrantxa elektrifikatuetaraino! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.
Lagun pare bat du berarekin: bata baterian eta bestea gitarran eta biolin elektrifikatuan. Berria - Kultura 2004-04-17
Botikak mahai gainean bezala barrukietan metatua geneukan urduritasuna deskarga ia elektrifikatua bilakatu zen irribarre horretan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 166. orr.