Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Patrice, azkenean, isildu zelarik, Emma hasi zen eleketa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.
Entzun nituen logelan eleketa. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.
Hango jendearekin, gartsuki hasten zen eleketa, betiko adiskideak balira bezala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.
Hiru apez entzun nituen, beren alimaleko kapeluak buruan eta beren kapa beltz zabaletan bildurik, hotelaren aitzinean eleketa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.
Ari izan gara eleketa presoez,bai eta giristino onak larunbateko kermezan izan behar zituzkeela Jainkoarekin akort izaiteko. Herria 2001-11-15
Ametsetarik ari hintzan, norekilan ari hintzan eleketa? Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.
Eleketa arizan ginen sobera asaldatu gabe, hitz minkorrik gabe. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.
Hiru bidaiariak bulegoen aitzineko zurezko eskaileretan eleketa ari ziren bi andere gazte eta xarmantengana hurbildu ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 106. orr.
Bon, ezkertiarra zen, bainan gogotik egon zen eleketa nerekin. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 218. orr.
Egoten ginen biak eleketa, gure apezgoaz eta elkarrekin ohartuz haurtzaroan ezagutu genuen mundua mustupilka zihoala. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 99. orr.
Ari izan gara eleketa presoez,bai eta giristino onak larunbateko kermezan izan behar zituzkeela Jainkoarekin akort izaiteko. Herria 2001-11-15
Baina heinean behar düzü, eleketa eta behatzea beharrezkoak dütüzü. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 116. orr.
Lagunaren eleketa firfira jasangarri baten gisara egokitzen zen ene belarrietara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Sentimenduek, bihotza gertutik ukitzen dutenez, mintzaira bizia eskatzen dute, ez hizkera hitsa edo eleketa zuhaila. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.
-Zaude erne hamabost egunez bederen bisita luzerik ez, eleketa luzerik ere ez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.
Oihuei jarraiki, zaindarien urratsen hotsa eta eleketa nahasia entzunen dira, kontrol aldera urruntzen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 89. orr.
Kanpoko marmaria ez zegokion orain eleketa arrunt bati, bi gorputzen arteko ekinaldiari baizik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
Taberna nire adintsuko aita-amez beterik zegoen, jan-edanari edo eleketari trankil demonio emanak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.