Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elekari 1 iz eleketaria.

Halaz aldi berean kuraiosak eta lazoak ginen, ausartak eta herabeak, elekariak eta mutuak, jakintsuak eta ezjakinak, itsusiak eta ederrak, gaiztoak eta onak. Arranguraren itoginak garai batean itxaropen elekariarenak ziren lekuak isiltasunaren osinarentzat irabazten suma daitezke Gesalibarren idatzietan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 146. orr.

Memena elekariaren gurutzatzeko zoritxarra baldin banuen, egunaren programa osoa itzul ipurdikatua kausitzen nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

Jaki preziatuaren gustu biziak eta adiskidearen elekari molde eztiak tenpesta ahantzarazi zidaten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 218. orr.

2 (izenondo gisa)

Sutondoan elekari, anitzetan kantari, so kliska tximistatsu batez gerizatzen zituzten borobil zuri hazi berriak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Frantxuarekin gaua inguma bipiltzen iraganik, goizik jaiki ziren biak, mutikoa elekari eta Maiana mutu-lehertua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

Elekari baino ez zihoazen bi zangodunen itsasoan, berriro ere ene izpiritua eskapatzera utzi nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus