Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzki pirata honenganako jarrera erabat anbibalentea, beraren planeta gatibuak zirelarik, zorrotz adierazia dago Katuloren biko errimatu elegiakoetan: [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.
Bere hitz haiek, elegiakoak, osaba Juanen heriotzako unean berean sortu zitzaizkion halabeharrez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 30. orr.
Gerra ondoren seminarioetan eta euskal aktibismo guneetan jaso genuen euskal kultura neurri handi batean kultura elegiakoa zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.
Burutazio hauek egiten nituela afaldu ez duen gizaki amesti baten jarrera elegiakoan, mandoek, deskargatuak eta muturreko uhalik gabe, lasai ederrean hartzen zituzten sabaitik eskegiak zeuden belar onduak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.