Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elegantzia iz dotoretasuna.

Irri maltzur eta maliziosik eragin izan didatela, zeren eta, bertzenaz, betiko dotorezia eta elegantzia edireiten baitiot, neuretzat anitzetan amestu izan dudan prosaren etsenplu eta jarraibide.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.

Ez zuen begirik harentzat baizik, beretu zuen gorputz harentzat, Baionako burgesek arras dantza arruntzat zeukaten eta elegantzia ospetsuaren ezaugarrietarik urrun omen zen dantza haren erritmoek bultzatzen zuten gorputz harentzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 146. orr.

Haize errota xuriek bere hegalen elegantziaz zerua zirikatzen bezala dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Izigarrizko elegantziaz mugitzen zuen bere gorputza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 33. orr.

Tonu malenkoniatsuan gehienetan, elegantziaz eta patxadaz aretoa bete zuen.  Berria - Kultura   2004-01-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus