Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nor da Londresko Estazioan jaitsi den dama elegante hori, zehaztu gabeko adinekoa? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 147. orr.
Amaz arrazionalki hitz egin beharko banu, primerako emakumea dela esango nuke: elegantea, azkarra, sen handikoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 81. orr.
Aurpegi fineko mutil gaztea, arras elegantea. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.
Izuak buruan danba jotzen zuen, mailukada bortitzez, kolpe bakoitzean puntaparix bat ziztatuz, erle elegante batek pozoiaz hil nahiko balu bezala. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 137. orr.
Bada homeless mota bat hona etorri aurretik sekula imajinatuko ez nuena: homeless elegantea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.
Angeluko leku eleganteenetarik bat duzu Cyber-Bowling birlategia. Herria 2001-04-26
Elegantea zen Tolosa. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 25. orr.
Ehun eta berrogeita hamar gonbidatutik gora Rouengo hotelik eleganteenean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 63. orr.
Apartamentua elegantea zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.
Karro zahar bat, elegantea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.
Solasaldi eleganteak izaten zituen Lucasek Arturasekin. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.
Urak bere errotara eramaten ere onena delako, han ziren gehienak bereganatu zituelako, bere hitz jario elegantearekin, bere jakinduriarekin. Berria - Kirola 2004-11-17
Arraza kontzeptuaren erabilera ez oso elegantea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.
Andrea, fintasuna, dotorezia, emetasun heldu elegantea, zibilizazioaren produktua da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.
Aire elegantearekin eskaini zion besoa. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 162. orr.
Karro zahar bat, elegantea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.
Elegante itxura zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.
-Elegante zoaz, Martintxo! Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 32. orr.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Tronu aretoa elegante eta apain zegoen atzo. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Lokalaren atzealdeko zutabe baten ondoko aulkian zen Santos, elegante jantzita zegoela erizteko moduko traje eta gorbata grisak jantzita. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 135. orr.
Gizon bizar-urdin bat, txikia eta kaxkarra izan arren, elegante jantzita bai, jaka berde eta gorbata zuri. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.
Gero bada beste gauza bat amek elegante egiten dutena: semeak etxea erosten duenean, etxe hori bete. Berria - Kultura 2004-08-31
Arsenalek bideratua du finalerdiko txartela, Juventus 2-0 menderatu ondoren; erasoan elegante, eta atzean sendo, garaiezin aritu da Hasi ginan eta elegante. Berria - Kirola 2006-03-29
elegante bat (4); elegante egunean (5); elegantea zen (3); eta elegante (4)