Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elebitasun iz elebiduna denaren nolakotasuna eta egoera.

Ingelesa hitz egiten zuten lantegian, kalean eta dendetan, eta italianoa gurasoen etxean, ia ohartu ere egin gabe hizkuntzaz aldatzen ari zirela etengabe; eta haien elebitasun erraz eta nekegabea oso komenigarria zen beraien guraso zaharrentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.

Nik ez nuen modu problematikoan bizi izan elebitasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 231. orr.

Elebitasuna ere praktikan ez omen delako posible; arrazoia eztabaidagarria begitandu dakiguke, zergatik ez da izango posible?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 119. orr.

Elebitasunaren kontra ageri da fierki, ez du ezagutzen berak munduan elebiduna den gizarterik: paperetan maizki elebiduntzat jotzen diren horiek ere ez omen dira praktikan batere elebidun, eta beti-beti hizkuntza batek bestea menderatzen du.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 192. orr.

Egiten den hautua elebitasunaren aldekoa da, elebiko unibertsitatea, edo hirukoa, gure gizartea ere elebiduna denez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Bestetik, elebitasunaren faktorea ere kontuan hartu behar da hemen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus