Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elebitan adlag bi hizkuntzatan.
Herriko Etxeak engaiamendu berezi batzu hartu ditu: bere deliberoak elebitan ezartzea, bilkura publikoak ere bi mintzairetan apailatzea. Herria 2004-04-15
Mogelek lehenengo liburua gipuzkeraz idatzita zuen [...], bigarrena bizkaieraz [...] eta hirugarrena elebitan, hau da, hitzaurrea gaztelaniaz eta eleberria euskaraz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.
Herri batzuetan lehen euskara hutsean egiten ziren bandoak, aktak eta bestelako agiriak elebitan egiten hasi direla. Berria - Harian 2005-05-14