Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elebidun 1 izond/iz bi hizkuntzazkoa; bi hizkuntza dakizkiena. ik elebakar.

Nik euskaraz segitu nuen, eztabaida elebidunean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 68. orr.

Euskal Herrian egin diren ikerketen arabera, ikasle elebidunek emaitza hobeak lortzen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Hiztun elebidunon itzulpen-gaitasunak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 70. orr.

Ez dugulako irakasle elebidunik topatzen irakasgai jakin baterako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Gaur egun, 4.000 ikaslek jasotzen dute hezkuntza elebiduna.  Berria - Mundua   2004-05-16

Plan horretan irakaskuntza elebidunaren aldeko eredua bultzatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Bretoiera erabiltzeko eskatuta, tren geltoki bat elebidun bihurtu dute.  Berria - Mundua   2006-02-25

Hendaia-Lissardy eskola publiko elebidunak ere salatzen du zuzengabeki kendua izan zaiola postu erdi bat.  Herria   2003-09-18

Bi sekzio elebidun ideki dira Azkainen eta Ziburun.  Herria   2001-09-13

Baionako diosesaren eta eliz elkarteen zerbitzurako den irrati bat, irrati elebidun bat, euskarak ere bere toki osoa segurta dezan Euskal-Herriko elizan.  Herria   2002-09-19

Bideak zuzentzen, bihurguneak ezabatzen, seinale elebidunak orokortzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 34. orr.

Hirian gero eta ugariagoak ziren errotulu elebidunak bolada hartan.     «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.

Aldizkari elebiduna plazaratzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Euskara, zerbait izatekotan, gizarte elebidun batean izango da edo ez da deus ere izango.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 196. orr.

Poesia klasikoaren edizio elebidunak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Ziurta ditzala Administrazioan gehien erabiltzen diren testuen bertsio elebidunak.  Berria - Harian   2005-09-23

Hitz eta testu elebidunak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 236. orr.

456 administrazio ataletatik 84 elebidun bihurtu behar ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Gazteriari begirako zerbitzuak elebidunak izan behar dira portzentaia horretan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

Elebitasunaren kontra ageri da fierki, ez du ezagutzen berak munduan elebiduna den gizarterik: paperetan maizki elebiduntzat jotzen diren horiek ere ez omen dira praktikan batere elebidun, eta beti-beti hizkuntza batek bestea menderatzen du.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 192. orr.

Elebiduna euskaraz eta frantsesez, mintzatuz eta idatziz, gazteliana eta inglesa jakitea hobe.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 76. orr.

Italiera eta latinezko elebiduna.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Ez daukat kontzientziarik noiz eta nola hasi nintzen elebidun sentitzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.

Hamasei ordu haietan haren deiadar elebidunak inguruko baserrietako txakur elebidunek bakarrik aditu omen zituzten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

2 (izenondoekin )

BAM-en 10 000 elebidun eragile kondatuak izan dira eta beste 10 000 elebidun hartzaile, hots erdi euskaldunak.  Herria   2004-04-08

Euskaldunok, alegia, elebidun erreal bakarrak).  Berria - Kultura   2004-08-25

Gela elebidun berriak.  Herria   2003-09-11

3 (adizlagun gisa)

Herritarrei zuzendutako agiri guztiak, guzti-guztiak, elebidun kaleratzen ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitalpen elebidun (3); atal elebidun (11); atal elebidun berri (3); atal elebidun bihurtu (5); bat elebidun (3); elebidun bat (27); elebidun bat ezarri (3); elebidun bat ideki (3); elebidun batean (7); elebidun baten (5); elebidun berri (4); elebidun bietan (3); elebidun bietan hobe (3); elebidun bihurtu (12); elebidun bihurtu behar (8); elebidun edo (3); elebidun hartzaile (3); elebidun izaitea (3); elebidun postu (3); elebidun publikoan (3); elebidun saila (5); erakaskuntza elebidun (3); eskola elebidun (3); eta elebidun (3); gela elebidun (30); gela elebidun bat (13); gizarte elebidun (6); ikasle elebidun (3); klase elebidun (3)

bat elebiduna (5); biblioteka elebiduna (3); elebiduna da (14); elebiduna dela (4); elebiduna ere (3); elebiduna euskara (3); elebiduna euskara frantsesa (3); elebiduna euskaraz (3); elebiduna euskaraz eta (3); elebiduna izan (6); elebiduna izan behar (3); elebiduna izatea (3); erakaskuntza elebiduna (11); ere elebiduna (3); eredu elebiduna (3); eskola elebiduna (4); euskal biblioteka elebiduna (3); gela elebiduna (7); hezkuntza elebiduna (5); irakaskuntza elebiduna (6); lehen gela elebiduna (3); liburu elebiduna (7); seinaletika elebiduna (7)

administrazio atal elebidunak (4); atal elebidunak (10); bide seinale elebidunak (4); dira elebidunak (5); direla elebidunak (3); elebidunak behar (3); elebidunak dira (6); elebidunak direla (6); elebidunak direla eta (4); elebidunak ere (5); elebidunak eta (5); elebidunak ez (3); elebidunak izan (7); elebidunak izan behar (3); elebidunak izanen (3); elebidunak izatea (3); elebidunak kontratatzea (3); eta elebidunak (4); ez dira elebidunak (3); ez direla elebidunak (3); gela elebidunak (20); guztiak elebidunak (4); irakasle elebidunak (4); seinale elebidunak (9); unitate elebidunak (3); zerbitzu elebidunak (4); zirkuitu elebidunak (6)

edo elebidunez (3); elebidunen besta (5); elebidunen kopurua (5); elebidunetako haurrek (3); elebidunetan dabiltzan (4); elebidunik ez (4); erakaskuntza elebidunaren (5); eredu elebidunetan (4); gela elebidunean (3); gela elebidunen (15); gela elebidunen besta (4); gela elebidunetako (6); gela elebidunetan (25); gela elebidunetan dabiltzan (4); gela elebidunik (3); gizarte elebidunean (3); irakasle elebidunen (3); klase elebidunen (3); lizeoetako gela elebidunetan (3); sail elebidunetan (3); seinale elebidunen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus