Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eleberrigintza iz eleberriak idazteko jarduera; eleberriek -edo eleberri multzo batek- osatzen duten literatura mota.

Hala poesian, nola ipuingintzan edo eleberrigintzan.  Berria - Kultura   2004-12-08

Saizarbitoriak berak ez ziokeen eleberrigintzari ekingo baldin euskararen egoera oparoa izan balitz. kontakizun laburretatik eleberrigintzara etorri da Greta liburuarekin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

Euskal eleberrigintza modernoaren aitzindari bat.  Berria - Kultura   2004-10-02

Pérez Galdós liberala da, eta haren eleberrigintza guztia ere arima espainolaren araketa bat da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 49. orr.

Conradek zioen, bere garaiko eleberrigintza gaitzetsiz, nobela haietako gehienetan kontatzen zena ez zela, azken batean, txiripa harrigarri batzuen pilaketa baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Goragalea mugarria da Sartreren sormenaren esparruan eta XX. mendeko eleberrigintzaren historia orokorrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus