Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eleberrigile (orobat elaberrigile g.er. eta eleberri egile g.er.) iz eleberri idazlea.

Munduak sortu nahi ditugu eleberrigileok, iraganeko edo egungo munduak bezain errealak, baina, aldi berean, bestelakoak liratekeenak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 60. orr.

Europa Erdialdeko herrietan etxean bertan jaso duten tradizioa dela oro har eleberrigileak kontatu ez eta jakindakotzat ematen dituenen oinarria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 8. orr.

Poetak ez du eleberririk irakurtzen eta eleberrigileak nahiago omen du saioa irakurri; poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Elkartea Bob Capa argazkilariak eta Irving Shaw eleberrigileak osatzen dugu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 74. orr.

Errusiar eleberrigile handi hori bezalakorik ez da izan gauza ezezagun estalien zirrara hori ariman sartzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

X eleberrigile ospetsuak, hainbat maisulan ondu baitizkigu, arreta berezia jarri dio pertsonaia ongi marraztuak aurkezteari.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 69. orr.

Gure eleberrigile modernoen artean ere oso gutxi dira ezer asmatzera ausartzen direnak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 151. orr.

Gogol eleberrigile eta antzerkigile paregabea izan zen, eta berebiziko eragina izan zuen Errusiako literaturan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus