Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burrasoak Portuges, Espainol edo Gaskoinak dituzten haurrak frantsesez baizik ez dira etxean mintzatzen, elebakarrak dira. Herria 2004-10-07
Eskolan sei urterekin abiatu ginenean, anaiarekin euskaradun bakarrak ginen eta elebakarrak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 280. orr.
Elebidunok erdaldun elebakarrek baino gutxiago ikusten dugu telebista. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 118. orr.
Orain bezain analfabeto elebakar iraungo dutelako geroaldian ere. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Eman dezagun herri elebakar batean gaudela, hau da, biztanleen kopurua aldaezina eta hizkuntza bakarra dituen herri batean -Galian, esaterako-, gaudela. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 242. orr.
Mugalde guztietan, Estatu modernoak izan dira, populazioak elebakar bihurtu dituztenak, gizarte horien eleaniztasun naturala zanpatuz: pentsamenduaren mugak ere kontrolatzeko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.
Helburu hori, gizarte elebakarraren alde egitea baino apalagoa izanik ere, ez da hala ere batere erraza. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 194. orr.
Erakundea sortu zenean udal euskaldunak, hots, udal elebakarrak sortzeko konpromisoa hartu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Batzuek unibertsitate elebakarra aldarrikatzen dute, bere jarduera euskara hutsean egingo lukeena. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 76. orr.
Seaskak ikastetxe elebakarrek baino emaitza hobeak lortu ditu baxoan. Berria - Euskal Herria 2006-03-12
Elebakar kaskagogorrak. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Errepideetako seinale elebakar gaztelaniazkoak ezabatzen ibili ginen institutuko neska-mutil batzuk. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.
Euskara hain egoera larrian izanik biziki garrantzitsua da Iparraldeko euskal hiztunek halako eremu elebakarrak edukitzea eta era berean Hegoaldeko euskaldunekin harremanetan izatea. Berria - Kultura 2004-01-09
Hiztegiei dagokienez, badauzkagu elebakarrak [...] eta elebidunak: gaztelania-euskaraz, esaterako, VOXen Hiztegi Handia edo Elhuyar hiztegia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 385. orr.
elebakar eta (5); elebakarrak dira (4); erdaldun elebakarrak (4); erdaldun elebakarrak dira (3); erdaldun elebakarren (4); euskaldun elebakar (3)