Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beroaldi hark sukar eldarniotsu baten eragina egin zidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.
Hamlet printzea, gaitzetsirik [...] tristurara amildu zen, eta gero baraura, hurrena lorik ezera, handik ahuleziara, hortik txolintasunera, eta, hala, amilbide horretan, orain datzan eta guztiok dolu-penetan gauzkan eromen eldarniotsura. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 83. orr.
Zuek duzue zuek imajinazio bihurri eldarniotsua! Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 14. orr.
Egungo gizartearen kronika eldarniotsu eta eszentrikoak. Berria - Kultura 2006-01-10
Halako gaietan, itxura zoro, eldarniotsua hartzen du ikerkuntzak, basatia ia, eta zaila da, horrenbestez, jendeak uler dezan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.
Eldarniotsuegia den irudimena beti zorionaren bila ibiliko da, inon aurkitu gabe, eta azkenean ameskeriek hartuko dute errealitatearen lekua, eta desbideraketa desonestuek gozamen jatorrena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.