Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun batez, azkenean, auzoarekin joatea deliberatu zuen, eta emazte arrantzaleen elasturiaren aditzeak bai eta arraina enkantean saltzen ikusteak loriatu zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.
Hiruzpalau hamarkada Paris aldeko lizeo pribatuetan irakasle higatu arren, etxeko hitza piztia kontrolagaitzaren pare eskapatzen zitzaion, eta bere elasturiaz damutzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 224. orr.
Hor zuen gure gizon ixil eta bipil horrek, elasturia gozo bat biltzen berak ere lagunartean.Herriko laborarien elasturia xumea naukan Lafitte ezagutu artean euskara. Herria 2001-10-25
Alde bat musuka ari zen Elena baina bazuen ere gaitzeko elasturia. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.
-Jin bedi eta ikusiko dugu, ebaki zuen Fanchek Hoteleko kidearen elasturia. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.
-Zergatik jarri dute xapito hori hor, elizaren ondoan? -gizonak deblauki mozten zuen emaztearen elasturia. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 212. orr.
Ezker ama, eskuin aita, ama isilik bezain elasturian sartua, dena zirto. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 37. orr.