Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
material horiek beiraz eta bestelako zuntzez sendoturik, hezur naturala bezain produktu sendoak sortu dituzte, eta ia haren elastikotasun berekoak. Epe luzera, hainbat ondorio izaten ditu eguzkitan luzaroan egoteak: epidermisa eta dermisa mehetzea, elastikotasuna galtzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 45. orr.
Galtzariaren elastikotasunak berak erakusten du txikiagotze hori ez dela ohiko gauza. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 158. orr.
Material hauetan jelen propietateekin batera (elastikotasuna, gardentasuna...) betegarriaren propietate magnetikoak dauzkagu. Berria - Gaiak 2004-09-30
Idazkera automatikoaren bat-batekotasuna, ahozkotasunaren elastikotasunarekin eta aukera aniztasunarekin jolasten zuena. Berria - Kultura 2006-01-17
Zenbat eta handiagoa izan elastikotasuna, orduan eta gutxiago goratuko da prezioa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Elastikotasuna batetik beherakoa bada, inportaturiko bolumena handiagoa izango da, baina murriztu egingo da portugaldar inportazioen balio orokorra, eta Ingalaterra galduan aterako da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Eskariaren prezio-elastikotasunak eskariaren ehuneko hazkundea neurtzen du, ondasun baten prezioa ehuneko bat jaisten denean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Industria-ekoizpenaren eta mundu-kontsumoaren lehengai- edukiaren beheraldi lasterraren ondorio da batez ere, edo, bestela esanda, eskariaren "errenta-elastikotasunen" ahultasunetik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
· Prezioen egongaiztasuna, bestalde, eskaintzaren epe laburreko elastikotasun ezak ere indartzen du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.