Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elastiko2 1 izond deformatu ondoren, lehengo forma berera berez bihurtzeko gai dena.

Soka elastiko bati lotutako helduleku bati tiraka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Nola deitzen da soka elastiko batez sabaira eta lurrera lotuta jarri duzun larruzko baloi hori?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.

Bola elastiko batek zuzen-zuzenean bola berdin batekin talka egiten badu, honi komunikatzen dio bere higidura osoa, eta beraz, bere egoera osoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.

Jertse estuak eta praka elastikoek nabarmendu egiten zioten gorputzaren liraintasuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Prostitutak, parte guztietakoak, irribarre behartuak musuan, soineko elastikoez, minigonez eta sujetadore koloretsuez.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Ile mataza biltzeko zinta elastiko gorri iluna.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

Berdin jantzita zeuden, goitik beherako maila elastiko estuekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 101. orr.

Bazen ohe elastiko maiztu bat -familia osoak gogoz erabiltzen zuen, besoak astintzeaz batera saltoka ibiltzeko-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.

Zuntz elastiko ugari ditu dermisak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Zuntz elastikozko sare baten bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Altzairua baino hamar aldiz elastikoagoa baita hezurra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 45. orr.

Bagina ehun leuna da, oso elastikoa eta malgua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Keinu erabakior batez titia, elastikoa eta dentsoa, bere zorrotik atera zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 346. orr.

Alde batera utzi behar dira egurrezko 20 xafla elkarri itsatsiz egindako eski ez-elastikoak.  Berria - Gaiak   2004-12-23

2 malgua.

Gizonen maitasuna elastikoa da.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 92. orr.

Sokak ez, baizik eta maitale elastiko eta harrigarriak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 15. orr.

Pauso motel eta elastikoz, antxume-larruzko botin zolarik gabeak jantzita, Stalin mahaira hurbildu da.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 63. orr.

3 ekonomian, elastikotasuna duena.

Eskaria, beraz, epe laburrera, ez da batere elastikoa izaten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Hegoaldetik datorren lan-eskaintza ia mugarik gabe da elastikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elastikoa da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus