Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elastikoa ez, beste jantzi guztiak kendu nituen eta halaxe sartu nintzen ohean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 72. orr.
Alde batera erortzen da izara; elastikoa eta slipa baizik ez ditu jantzita. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 38. orr.
Izerdiak blai eginda zeukan zilborra doi-doi estaltzeko luzera zuen elastiko zuria. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 52. orr.
Gona motzak agerian jarritakoa eta elastiko estuak nabarmendutakoa begiesten ari zelarik, ordu bietako kanpaiak aditu zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.
Aurreko batean, gogoratu du, Bob Marley-ren elastiko bat ekarri zion. «Bizia lo», 2003 - 75. orr.
Nikeren logotipoa nabarmentzen zitzaion elastikoaren aurrealdean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 14. orr.
Eguna epela zen ohi ez bezala, eta Nancy-k jean urdin batzuk eta kotoizko elastiko zuri bat zeramatzan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 130. orr.
Gaur den hotzarekin T elastikoa bakarrik zeukan soinean. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 40. orr.
Elastikoa izerditan blai utzi arte. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.
Hamaika jertse, alkandora, blusa, atorra motz, elastiko, elastiko tirantedun zeuden han. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
Léa, ilea motza, jeansak eta txamarra, elastiko mahukarik gabea eta elastiko mahukaduna, kirol oinetakoak, Nike edo Doc Martens. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
Nik bi barruko elastiko, hiru galtza pare, soineko bat, haren gainean gona bat, jaka bat, udako beroki bat, bi galtzerdi pare, zapata itxiak, buruko txano bat, lepo zapi bat eta beste gauza pila bat neraman. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.
AVTko kide batek ere parte hartu nahi izan zuen koloreen saltsan, Espainiako banderaren koloreak zituen elastiko beltz bat jantziz. Berria - Harian 2005-02-08
Zilborrean duela gutxi egindako piercing-a agerian uzten zion barruko elastiko beltz harekin. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 82. orr.
Galtzerdiak, barruko arropak, kulero zangodunak, kulero motzak, pijamak, izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.
Dotore baino dotoreago azaldu ginen behingoz elastiko turistikoak alde batera utzita. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 106. orr.
Lehenengo Bizkaiko Aldundiak eman zion dirua klubari, emakumeen taldearen eta beheko taldeetako elastikoetan eta lehen taldeko entrenamenduetarako elastikoetan Bizkaia jartzeagatik. Berria - Kirola 2004-11-27
Fiterokoak Osasunako elastikoarekin jokatutako azken lehian. Berria - Kirola 2004-01-30
Nerabe bihurtu aitzineko neskato garai bat, jean gorri urratuekin, Keds zuri marratuekin, eta Kansas City Royals-en elastiko batekin jantzia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.
Nik diotsot behin munduko futbol-txapelduna izan zela, eta taldearen elastikoa zuri-gorria dela. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.
Honek tira egin zidan jertsetik, horrek alkandoratik, hark elastikotik, beste hark zapatatik, galtzerditik... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 209. orr.
Argentinako futbol-selekzioaren elastiko ofizial bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 93. orr.
Realaren elastikoa edo atorra, 120 euro. Herria 2003-11-06
Irten ginenean adineko emakume bat ikusi nuen Errealaren elastikoa jantzita, garai hartan hain ohikoa ez zena. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 33. orr.
Gabonak aldean, lagunarteko partida bat jokatzeko, elastiko zuri-gorri-berdearekin. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.
Elastikoak eta galtza motzak zeramatzaten mutil guztiek, eta cricketeko txanbra irekiak eta gizonezkoen galtza luze grisak neskek, behealdea lotzeko kateorratzak jarrita. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 157. orr.
Ziurrenik, ohiko elastikoarekin jokatuko du. Berria - Kirola 2004-09-15
Athletiken futbol-elastiko berriko Ketchup zarrastada dirudien horretaz aritzeko. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 93. orr.
Marinel elastiko marraduna eramaten nuen, eta armairuan aurkitutako zapi gorri bat eraman nahi nuen lepoan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.
barruko elastiko (4); beste elastiko (4); da elastiko (3); du elastiko (7); du elastiko txuri (3); elastiko bat (14); elastiko bat eta (3); elastiko batekin (3); elastiko eta (5); elastiko gorria (7); elastiko gorriarekin (3); elastiko marraduna (3); elastiko txuri (7); elastiko txuri urdina (6); elastiko zuri (29); elastiko zuri gorria (11); elastiko zuri gorriarekin (9); elastiko zuria (3); eta elastiko (14); izango da elastiko (3); jantziko du elastiko (3); soka elastiko (3); zituen elastiko (3); zuen elastiko (5); zuten elastiko (3)
athleticen elastikoa (4); bigarren elastikoa (3); duen elastikoa (3); eibarren elastikoa (3); elastikoa erantzi (3); elastikoa eta (11); elastikoa ez (3); elastikoa jantzi (8); elastikoa jantzi zuen (4); elastikoa jantziko (4); elastikoa jantzita (8); elastikoa janztea (5); elastikoa soinean (7); elastikoak saltzen (3); elastikoak saltzen (3); elastikoarekin jokatuko (5); elastikoarekin jokatuko du (3); elastikoko izena (3); eta elastikoa (7); eta elastikoak (3); eta elastikoak (3); osasunako elastikoarekin (4); osasunaren elastikoarekin (3); realaren elastikoa (3); taldearen elastikoa (6); taldearen elastikoa jantziko (3); zuen elastikoa (4)