Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elai iz enara.
Martxoaren erdirako, kukuari bidea eginez edo, enara, ainara, elaia edo eliztxoria, hemen ohi da, banaka batzuk aurrena, bikotetxo bat edo bi, eta geroxeago, habia joan den urteko tokian dagoela ikusitakoan, laster jotzen dute beste lagunen bila. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.
Ez irrati eta gutxiago telebistarik baserrira iritsi gabe bizi zirenean, elai buila handi horiek ziren abisu: Enarak lurretik urrian dabiltzanian, euria urrian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.
Freudentzat bada garaia erlijioa baztertu eta zientziari ekiteko, zerua aingeruei eta elaiei utziz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 43. orr.