Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Septentrio elaboratzen ari nintzen garaietan, Montreal eta Hendaiaren artean bizi nintzen garai haietan, geografia poetiko baten bila nenbilen, poetika berri baten bila. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.
Berak erakusten du horrela nola bihur daitekeen gertaeren jarraitasun bat, bera agertzen den modu horretantxe, diskurtsoaren objektu, nola erregistratu daitekeen, deskribatu, azaldu, nola elaboratua izan daitekeen kontzeptuetan eta nola eman dezakeen hautaketa teoriko baterako aukera. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 190. orr.
Eta adimena, sentimenen bidez jasotako informazioa adigarriki elaboratzeko gaitasun aktiboa, hots, pentsatzekoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Produktu elaboratuak itsasoan hondoratzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.
Gola zen estrategia elaboratuaren, desira aseezinaren, erritualizazio ondo markatuaren amaiera, salbuespen puntua, joko guztiari zentzua eta gozamena ematen ziona. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.
Garcilaso de la Vegarenak oroitzen ditut gogokoenen artean, eta batez ere Bécquer-enak, batzuk zein besteak maitasun-adierazpen sutsu bezain estilizatuak, hunkigarri bezain elaboratuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.
Pasadizo oso elaboratuen bidez mintzatzen omen zen bere iraganaz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 148. orr.
Aldiz, utilitas eta, batez ere, venustas ezaugarriekin erlazionatutako arazoak diskurtso ez hain elaboratu eta nahasiagoaren eremuan sartzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.