Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ekurugaitz adlag ezin lasaiturik.
Nola gazte denak, ondorez, leku eman behar izaiten baitie bai kemenari eta bai ezinegonari, bizitzari berari ere leku eman ahal izaiteko, hala ibili nahi izaiten nuen nik harat eta honat, itsasotik itsasorat eta portu batetik bertzerat, geldigaitz eta ekurugaitz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 498. orr.
Zeren, harako bidean, guztiak joan baitziren, ohi ez bezala, isilik, urduri eta ekurugaitz, barren-kezka batek erraiak janen balizkie bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.
Kontua da ezen Bolognatik jalgi behar izan genuenean, gau haietarik bat eman nuela, osabaren zurrungen artean, erreus eta ekurugaitz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.