Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik harat, apezak liburu hura bere egiten zuela, amak iragarri bezala joan ziren gauzak, nik uste baino hagitzez ere trankilago eta ekuruago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 635. orr.
Bihotza ekuru, zorionekoa nintzela iritzi nion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 386. orr.
Barruko bakez eta bihotzez ekuru etzan nintzen kamainan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.
-Egon ekuri, ez da deus ere. Aitor Arana «Onan», 2000 - 106. orr.
Hiru kontinentetako arraza gorbizien mestizajearen emaitza izan da gizamota espainola, tenperamentu inpromptutsua, kartsu sinestean, ez lan eta estudiozale ekuru, egonarriko, baizik matxin bihurri, grinatsu, liskarti. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.