Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekuazio 1 iz matematikan, kopuru ezagunen eta ezezagunen arteko berdintza baldintzatua.

Aljebran, berriz, ekuazioak ebaztea da kontua, bila gabiltzan zeraren izatasuna aintzat hartu gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Ekuazio bat ebazteko formulak bilatzea zen kontua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Ekuazioa xuxen betetzen zen soluzio diluituetan; inor ez bide zen arduratu soluzio kontzentratuetan, likido polar puruetan eta azkenon arteko nahasteetan egiaztatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Zelako ezagutza lortzen dugu, esaterako, masa eta energia kontzeptuak erlazioan jartzen ditugunean e=mc2 ekuazioan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Ezezagun askoko ekuazio askoko sistemak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

"ax2 bx c=0" idazten badut, bigarren mailako ekuazioa da hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Haren bidez jakin zen hirugarren mailako ekuazioa erradikalen bidez ebatz zitekeela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Bera izan zen lehena hirugarren mailako ekuazioaren ebazpen osoa aurkezten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Bi ezezaguneko bi ekuazioko sistema.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.

Bosgarren mailako ekuazio aljebraikoak ezin dira erradikalen bidez ebatzi!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Ekuazio baten erro kopuruari zegokion galdera orokor bat proposatu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.

Halakoa zen, hain zuzen, kuboaren duplikazioaren ekuazioa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.

Fisika klasikoaren ezein ekuaziok ez dauka denbora-parametrorik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Gertatzen da harreman hori izugarri konplexua dela, eta ekuazio batean errenditu ezina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

2 (izenondoekin)

Ekuazio aljebraikoak erradikalen bidez ebazteko bidea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

Ekuazio diferentzialen integrazioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Ekuazio diofantiarrak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.

Hiru mende itxaron behar izan zen, harik eta 5. mailako ekuazio orokorra erradikalen bidez ebazterik ez zegoela Abelek frogatu zuen arte.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.

Haren formulak emateaz gainera, -berez, ez zuten zenbait ekuazio partikularretarako baizik balio-, beste batzuk ere adierazten zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

Arbelean idatzi nuen ekuazio sonatua, eta Enricori azaldu nion nola ari zen han idatzirik zegoena xuxen-xuxen gertatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Berrogei aldagaiko ekuazio arriskutsua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 190. orr.

Ekuazioa sinplea zen, eta Andrescuk zailtasunik gabe askatu zuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erradikalen bitartez ebatzi beharreko problema horiek ekuazio mota partikular bati bakarrik dagozkiola.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 315. orr.

Bi ekuazio-segida garatu zituen ziztuan arbelean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 193. orr.

4 berdintza.

Aipatua dut ja ekuazio magikoa: apezgoa=zelibatua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 144. orr.

Errepublikanoak beren ekuazioak honela hasten dira planteatzen: "Demagun n=gizon zuria".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.

Norbaiti argiago esan behar baldin bazaio, "euskara=artaburu hizkuntza" ekuazioa betetzea dakar horrek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 204. orr.

5 irud/hed

Neurri ezberdin horietan bakoitza non gauden kokatuta ikusten jakitea da zorionaren ekuazioa ebatzi ahal izateko lehen pausoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 49. orr.

Hor zegoen koska, korapilo itsua, inkognita edo ezezagun erraldoi eta beldurgarri bat zuen ekuazioa planteatzea zen, baina ez zegoen beste irtenbiderik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Asmatu ezineko ekuazioa zait zergatik deitzen zaien batzuei olerkari eta besteei poeta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus