Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paraleloak, ekuatorearen planoarekiko paralelo diren lurraren gainazaleko zirkuluak dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.
Europa hegoaldetik igaro ostean, ekuatorea zeharkatzen dute, Pazifikora iristeko. Berria - Gaiak 2004-09-17
Bantua da ekuatore azpiko Afrikako herriek -batez ere kafreek- hitz egiten duten hizkuntza multzoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.
Breningek azaldu duenez, basamortutzearen arazoa ekuatoreko lurretan sortzen da. Berria - Gaiak 2004-08-11
Ekuatoretik ateratako berotasun horrek tropikoaz azpiko eremuetan hodeiak eta euria sortzea galarazten du. Berria - Gaiak 2004-08-11
Zaila irizten dio egun Afrika eta Asiako ekuatorean bizi diren tximinoen senideak Europan aurkitzeari. Berria - Gaiak 2004-11-20
Gehien bat euskaraz du kantatzen, doi bat inglesez ere, bai-eta Ekuatore Gineako fang hizkuntzan. Herria 2005-03-10
Igandea izan zen egunik txarrena, New York ekuatore-oihan batean galdutako biztanle-gune bat bihurtzen den une ia-ia arnasa ere hartu ezin den horietako bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.
Tom abaildurik zebilen -horixe zen dena-, eta Harry hari bihotz ematen saiatu zen soilik, haren haize-oihalei haize apur bat ematen ekuatore-bareuneetatik ateraraztearren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.
Ekuatore aldean, eguerdian oso gutxi aldatzen da, beti bero ematen du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.
Zenbat eta ekuatore aldetik urrunago, orduan eta nabarmenago nozituko ditugu urtaroen alde ezberdinak: alegia, zenbat eta ekuatore alderago, orduan eta alde eskasagoa neguaren eta udaren artean, biak berdintsu, aldaketa xume bat soilik, bien artean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.
Baina nire aurpegia ikustean zera ulertu zuen: banindoala auskalo nora, ekuatore aldeko sabanetara, Eskandinaviako estepetara betiko ezkutatzera, zer dakit nik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 23. orr.
Ekuatore aldeko ludiaren gerriko horretatik ikus daitekeen elur iraunkorrekiko mendi bakar altua, Kilimanjaro kaskoa da, Tanzanian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.
Ilargiaren ekuatorean -127 gradutik 120 gradura arteko tenperatura izaten da. Berria - Gaiak 2004-11-16
[Merkurio] planetaren ekuatorean tenperaturak 450 graduraino irits daitezke. Berria - Gaiak 2004-08-03
ekuatore aldean (3); ekuatore aldeko (3); ekuatore ginea (8); ekuatore gineako (24); ekuatore gineako presidente (4); ekuatore gineako presidentea (3); ekuatore ginean (14); ekuatore ginean estatu (6); eta ekuatore (6); ustez ekuatore ginean (3); zenbat eta ekuatore (3)