Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekosistema 1 iz sistema ekologikoa, ingurumenak eta bertan bizi diren izakiek osatua.

Ekosistema: Landare, animalia, onddo eta mikroorganismoen populazioen arteko harremanak eta medioarekin duten erlazioa adierazten ditu.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Basoa, larrea, aintzira, hondartza edo padura ekosistematzat hartzen dira.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Entitate konplexuak (proteinak, zelulak, organismoak, ekosistemak) zati osagarrien ezaugarrien arabera azal daitezkeela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Haranetako nekazaritza uztearekin eta insignis pinuaren ezarpenarekin paisaia erabal aldatu da ekosistemaren kalterako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Ekosistemen oreka kontuan hartzeko eskatzen du ekologismoak.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Ekosistemen suntsiketa, aniztasun biologikoa eta baliabideen kontrola.  Berria - Harian   2006-01-21

Proiektuak ez ditu errauste plantak ekosisteman eta gizartean izango dituen eraginak kontutan hartzen. gure lurraldean eta gure ekosistemekin bizitzeko eskubidea dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Txosten hauekin agerian geratu dira Prestige-ren hondoratzearen ondorio kaltegarriak, hemengo ekosistemetako kate trofiko osoaren bioadierazle diren bi espezieren ikerketarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Estatuek mundu mailako elkartasun espirituarekin egin beharko dute elkarlana, Lurraren osasuna eta ekosistemaren osotasuna kontserbatzeko, babesteko eta berrezartzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 119. orr.

Berotzeak euriak murriz ditzake eta milaka ekosistema arriskuan jarri.  Berria - Gaiak   2004-10-19

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egia da posible izan daitekeela sortutako landare berriak kontrolik gabe hedatu eta ekosistema naturala hondatzea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 122. orr.

Hondakin kutsakorren emisio erritmoak ez du ekosistema naturalen asimilazio gaitasuna baino handiagoa izan behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Gure planetako ekosistema zaharrenetakoak eta biodibertsitate handienekoak dira koralezko arrezifeak.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Urarekin eta hezeguneekin loturiko ekosistemak.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Basoen desagertze prozesuak asko kezkatzen ditu adituak, ekosistema aberats askoren gordelekua direlako.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Ekonomia azpisistema ireki bat dela, baina beti ere itxia den ekosistema mugatu batean txertatutakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.

Giza ekonomia ekosistema global mugatu baten azpisistema bat denez, eta ekosistema hori ez denez hazten, ezta garatzen denean ere, begi-bistakoa da ekonomiaren hazkundea ezin dela epe luzeetan zehar mantendu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 41. orr.

Ekosistema urbanoaren kate trofikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Etorkizuneko ekosistema ez du ziurtatzen [Europako konstituzioak]: Ingurumena eta kontsumitzaileen eskubideak ez ditu bermatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

3 (hitz elkartuetan)

Begiek ez dute begiratzen dutena besterik ikusten, eta euskal kostaldeko espezieak eta itsas ekosistema ezagutzen ez baditugu, badirudi hemen ezer ez dela gertatu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Kanariar Uharteak bitarteko uretan zein haratago itsas ekosistema aberatsa dago, hots, arrantzarako aukera ederra.  Berria - Mundua   2004-08-11

Landaketak, larreak, basoak, ur-ekosistema.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.

4 irud/hed

Oso garrantzitsua da ekosistema osasuntsu bat sortzea guraso, haur eskola, hezitzaile eta haurraren artean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Beraiek gure ekosistema mediatikoaren adierazgarri dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ekosistema (5); eta ekosistemak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus