Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekortu, ekor(tu), ekortzen 1 du ad erratza pasatu, eskuarki azalera bat garbitzeko.

Garbiketa lanak (mantelak, zapiak, sukaldeko ontziak eta tresnak, mahaikoak, lurra ekortzea...).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 55. orr.

Ni zure adinekoa nintzenean Fredericksburg-eko bulego bat ekortu behar izaten nuen eta hilean hamabost dolar irabazten nituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 174. orr.

Harria berriz hartzen denean, geratzen diren tantak hain txikiak direnez, ezin izaten dira bildu, horregatik ekortuz ur-ontzi batean biltzen dira; urarekin denak elkartu eta bat egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

2 irud/hed

Eta haize bortitzaren goren indarrak itsas lautadan untziteria bateko almirantea, bere legio suhar eta elefanteekin batera, ekortzen duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.

Bizien mundutik jotzen zuen haizeak kealdiak eta jarioak ekortzen zituen Lurralde Ilunera, haien sorlekura.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 241. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus