Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ekopraxi iz portaeraren nahasmendua, beste norbaiten mugimenduak automatikoki errepikatzean datzana.
Sindromearen ezaugarriak honako hauek ziren batik bat: tik konbultsiboak, besteren hitz edo egintzak nahi gabe imitatzea edo errepikatzea (ekolalia eta ekopraxia) eta madarikazio nahiz zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea (koprolalia). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.