Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekonomo (orobat ekonoma) iz eliza, konbentu edo elizbarruti bateko ondasunak kudeatzen dituen elizgizona edo moja.

Andres Untzain ekonomo zegoen Arabako Egino herrira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

Gero jin zen Baionako semenario handira 1960 ean, apezgaien moldatzaile eta ekonoma gisa.  Herria   2001-02-08

Bazaukan hemen ere egitekorik: Baionan berean, semenarioko erakasle, eta ekonoma aita-hazle, 1960 an berriz Kanboko erretor nausi.  Herria   2005-02-17

Jesuita bat, eta gainera ekonoma, ebatsia izaitea ez zela hain ohoragarri erran nion!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Aita Pébroc, Mende-ko Jesuiten ekonomari, aita Riquet-ek eman ogi kosko bat eraman zioten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus