Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekonomikoki, are harrigarriagoak izan ziren haien irabaziak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.
Ekonomikoki, Realak ezin du, beharra izan eta etxean jokalari bat ez duen bakoitzean, merkatura irten eta nahi duen hura fitxatu. Berria - Kirola 2004-04-07
Ekonomikoki ez omen zen une ona pasatzen ari. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.
Zorionez, ekonomikoki autoerregulatzen den jardun artistikoa da bertsogintza, dirulaguntza berezirik behar eta nahi ez duena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 70. orr.
Ekonomikoki bideragarriak izan daitezkeen petrolio guneak daude Mendebaldeko Saharako uretan. Berria - Mundua 2004-08-11
Bruselaren arabera, «ekonomikoki onargarria eta biologikoki beharrezkoa» den erabakia baino ez zuten hartu. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Teknikoki edo ekonomikoki posible dena batzuetan ez dela sozialki edo politikoki posible ez desiragarria. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.
Erregimen ekonomiko zaharraren ordez -non hiri-estatu heleniko bakoitza ekonomikoki unitate autonomoa baitzen- espezializazioa eta elkarrekiko mendetasuna zituen erregimen ekonomiko berria ezarriz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.
Proiektua ekonomikoki eta periodistikoki ez zela bideragarria zioten askok. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Ez da bere berezko ingurunetik ez fisikoki ez sinbolikoki ez ekonomikoki urruntzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 56. orr.
Politikoki eta ekonomikoki, gure herriarentzat inbertsiorik onena bidea egitea da bakerantz eta irtenbide demokratikorantz. Berria - Harian 2006-03-24
SNCFren estrategia demoak ekonomikoki itotzea dela azpimarratu zuen Kamila Zubeldiak. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Egin beharreko aldaketei dagokienez, %63ak ekonomikoki, politikoki eta sozialki aldaketa larriak behar direla dio; %4ak uste du oraingoz hobe dela ezer ez ukitzea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 43. orr.
Trikuri oso ondo zihoakiok han ekonomikoki. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 467. orr.
Sarritan nazio ekonomikoki aurreratuen eragin politikoaren tresna osagarri bat baino ez baita izaten. Egoera ekonomikoki egonkor batean, Estatu Batuen indar hegemonikoaren babespean, globalizatu egin zen munduekonomia kapitalista. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.
Egiteko gelditzen zitzaizkidan laurogei kilometro luzeetan zehar, Eskualde Hizkuntzak diren moldean, neure amodiozko dolore ekonomikoki inutilarekin tematu nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 178. orr.
Gizarte ekonomikoki azpigaratu askotan, berriz, gizarte-kohesioaren eragile garrantzitsuak dira oraindik ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.