Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekologista 1 izond ekologismoarena, ekologismoari dagokiona; ekologismoaren aldekoa.

Iritzi publikoak, oro har, ondo hartu du erakunde ekologisten lana.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Greenpeace nazioarteko erakunde ekologistaren arabera.  Berria - Gaiak   2004-07-27

Mota askotako talde ekologista, antinuklear eta antimilitaristak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Olaf Merz oso ezaguna zen Alemanian, batez ere talde ekologista erradikalenetan militatzen ibiltzeagatik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.

Talde ekologistaren jarrerak, ordea, harridura eta nolabaiteko etsipena eragin zuen solidarioen artean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 59. orr.

Hainbat elkarte ekologistak ez dute begi onez ikusten Dakar rallya.  Berria - Kirola   2006-01-17

Ideologia ekologistek alde hau desgogora, gordeka bezala eta beste erremediorik ez dagoelako bakarrik bakarrik aitortzen dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Latinoamerikako mugimendu ekologistaren sustatzaile nagusia.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Itoizko proiektuaren aurretik, Lemoizko zentral nuklearraren eta Leitzarango autobiaren kontrakoak izan dira Euskal Herriko mugimendu ekologistaren borroka nagusiak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

«Euskal ezker ekologistak, feministak eta antikapitalistak» oinarri sendoak dituela gaineratu zuen.  Berria - Harian   2005-04-18

Joera ekologistak onartezin ikusten ditu krisiaren irtenbide gisa bai ekoizpen ahalmena eta baita kontsumoa areagotzea ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Borroka ekologista, baina, bestelako errebindikazioei lotuta joan da leku eta urte askoan; borroka antimilitaristari lotuta, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Mendearen argia itzaltzear zela, eztabaida bizia sortu zen elikadura transgenikoekin: nola onartu, zioten beren burua ekologistatzat hartzen zuten talde batzuek, horrela manipulatutako barazkiak jatea?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 124. orr.

Sebastien Briat ekintzaile ekologistaren heriotza nola gertatu zen argitzeko urrats juridiko gehiago egiteko eskatu zuten, atzo, Frantziako energia atomikoaren aurkarkoek.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Aldarrikapen ekologistaren bat izanen ote zen hura?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Antonio albaitari ekologista da hirugarren ipuineko protagonista.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 145. orr.

Norvegiaren moduko «herrialde ekologista» batean harrapatutako arrain txikiak botatzea «delitua» dela nabarmendu du OPPAOko gerenteak: «Guzti-guztia aprobetxatzen dute, legeak hala aginduta».  Berria - Ekonomia   2004-05-12

• 2 iz ekologista den pertsona.

Ekologistek aurkeztutako alternatibak aztertu ere ez zituzten egin agintariek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 30. orr.

Mendia eror daitekeela salatu dute ekologistek.  Berria - Kultura   2006-01-14

Ekologisten festa batean ezagutu omen zuen Scott.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 167. orr.

Ekologisten arrangurak entzun eta auzoko batek hauxe esan zuen: "Otso bat akabatzeagatik ez dio ardura".  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

Areva Frantziako enpresa nuklear publikoak eta BNFL Erresuma Batuko Erregai Nuklearren Konpainiak ekologisten aurka jarritako salaketak aintzat hartu ditu auzitegiak.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Hala desarrollistak nola ekologistak bere diskurtsoak berregituratu beharrean izan dira, elkarrekin moldatu ahal izatearren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Baleen arrantza «krudela» dela salatu dute ekologistek.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Alemaniako Errepublika Federalaren ongizate estatua goitik behera aldatzeko egitasmoa plazaratu du sozialdemokratek eta ekologistek osaturiko gobernu gorri-berdeak.  Berria - Mundua   2004-09-07

Nafarroako ekologistentzat Itoizko urtegiaren kontrakoa izan da borroka nagusia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 150. orr.

Wangari Maathai ekologista kenyarrak jaso du Bakearen Nobela.  Berria - Mundua   2004-10-09

3 (hitz elkartuetan)

Kanaria uharteetako biztanle askok eta ekologista taldeek ez dute begi onez ikusten esku hartzea.  Berria - Kultura   2004-01-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekintzaile ekologista (3); ekologista askok (3); ekologista bat (6); ekologista eta (11); elkarte ekologista (3); erakunde ekologista (10); eta ekologista (4); eta talde ekologista (3); greenpeace erakunde ekologista (3); herriko talde ekologista (3); mugimendu ekologista (7); talde ekologista (19)

da ekologistak (4); dira ekologistak (3); du ekologistak (8); du ekologistak martxan (5); du talde ekologistak (5); dute ekologistak (3); dute ekologistak martxan (3); eguzki talde ekologistak (13); ekologistak ere (4); ekologistak eta (13); ekologistak ez (6); ekologistak martxan (86); ekologistak martxan ek (3); ekologistak martxan elkarteak (4); ekologistak martxan eta (13); ekologistak martxan taldea (3); ekologistak martxan taldeak (15); ekologistak martxan taldeek (3); ekologistak martxan taldeko (14); ekologistak martxanek (4); elkarte ekologistak (5); erakunde ekologistak (25); eta ekologistak (14); eta ekologistak martxan (8); greenpeace erakunde ekologistak (15); greenpeace eta ekologistak (4); greenpeace talde ekologistak (9); gurelur talde ekologistak (3); hainbat talde ekologistak (6); iparraldeko ekologistak (3); mugimendu ekologistak (5); nafarroako ekologistak (3); talde ekologistak (73); talde ekologistak ere (3); talde ekologistak eta (5); zenbait talde ekologistak (3); ziren ekologistak (3); zuen ekologistak (4); zuen ekologistak martxan (3); zuen talde ekologistak (4)

burua ekologistatzat (3); eguzki talde ekologistako (4); eguzki talde ekologistaren (5); ekologistako kideak (3); ekologistako kideek (9); ekologistaren arabera (8); ekologistaren bat (3); ekologistaren borroka (3); ekologistaren esanetan (3); elkarte ekologistako (3); erakunde ekologistako (10); erakunde ekologistako kideek (3); erakunde ekologistaren (13); erakunde ekologistaren arabera (5); greenpeace erakunde ekologistako (7); greenpeace erakunde ekologistaren (6); greenpeace talde ekologistako (6); herriko mugimendu ekologistaren (3); mugimendu ekologistaren (10); mugimendu ekologistaren borroka (3); talde ekologistako (20); talde ekologistako kideek (6); talde ekologistaren (12)

diote ekologistek (10); du ekologisten (3); dute ekologistek (38); dute talde ekologistek (5); ekologistek argi (3); ekologistek ere (4); ekologistek eta (18); ekologistek ez (3); ekologistek salatu (10); ekologistek salatu dutenez (7); ekologisten aburuz (4); ekologisten arabera (26); ekologisten artean (6); ekologisten esanetan (4); ekologisten eta (8); ekologisten ustez (5); erakunde ekologistek (14); erakunde ekologisten (4); eskatu dute ekologistek (4); eta ekologistek (7); eta ekologisten (4); eta talde ekologistek (5); mugimendu ekologistek (3); ohartarazi dute ekologistek (4); salatu dute ekologistek (15); talde ekologistek (40); talde ekologistek eta (6); talde ekologistek salatu (3); talde ekologistekin (3); talde ekologisten (13); zuten ekologistek (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus