Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekologia zientziaren ezagutza aplikarazi nahi duen mugimendu bakezalea da ekologismoa. Berria - Gaiak 2004-06-16
Orain, animalia asko desagertu direnean, lur azalean urte askotan egin diren kalteak konpon ezinak diren une honetan, itsasoko arrain mota asko betiko galdu ditugunean, orain, mundua ekologismora itzuli da eta ingurumenaren zaindari egin. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.
Beren kezka-iturri nagusia ekologismoa da, zentzu zabalean ulertuta: gure ingurumen kultural eta fisikoa kutsatzen duten merkataritza-indarren aurka borrokatzea dugu xede. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.
Ezker soziala, arrazismoaren inguruan, edo eta ekologismoaren inguruan. Berria - Euskal Herria 2004-01-25
Borroka horretan, Itoizko Koordinakundea eta Itoitzekin Elkartasuna taldea, biak dira esanguratsuak, biek ematen digute Itoizko urtegiaren arazoaren neurria, eta biek markatzen dituzte Euskal Herriko ekologismoaren lan egiteko bi lerro. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 154. orr.
Hortan ikusiz ere ekologismoa, emaztearen aldakuntza, euskararena, inmigrazioa eta besterik oraino. Herria 2001-04-12
da ekologismoa (5)