Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekologiko 1 izond ekologiarena, ekologiari dagokiona.

Programa horiek arazo ekologikoen ikuspegi bertikal eta sektorial batean oinarrituta zeuden.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

Uraren Legean zerga ekologikoa ezartzea erabaki du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Biosferaren oreka ekologikoaren arazo itzelak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.

Groenlandiako oreka ekologiko hauskorra, klimaren aldaketa, gaien gehiegizko ustiaketa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 174. orr.

Naturaren gainean eragiten dugun inpaktua eta egungo defizit ekologikoari egiten diogun ekarpen tristea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.

Inpaktu ekologikoa bat dator bizimodu batzuei eutsi ahal izateko kontsumitzen dugun natura kantitatearekin.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Hondamendiak eragindako kalte ekologikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Krisi ekologikoa kezka etengabea da esparru guztietan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

1996an zerga ekologikoa ez ordaintzea lortu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Delitu ekologikoa leporatzen diete.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Prozesu ekonomikoei loturiko kostu errealak, hala ekologikoak nola sozialak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Hondatze ekologiko global horrek jarraitu egingo du garapen eredu konbentzionala baliatzen segituz gero.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.

Europako ibaiek egoera ekologiko onean egon behar dute 2015. urterako.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Gaur egungo muga ekologikoak ezinezko bihurtzen du garapen bidean diren herrialdeen industrializaziorako eredua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 316. orr.

Plaiaundi Parke Ekologikoaren Ekoetxean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

«Errefuxiatu ekologikoak dira», azaldu du Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Elikadurarako Eskubidearen arduradun Jean Zieglerrek.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Hiriaren eta eraikuntzen alderdi ekologiko eta energetikoak kontuan hartuz.  Berria - Kultura   2006-05-02

2 ekologiaren arauen araberakoa; ingurumena errespetatzen duena.

Zezen-plazan ibilgailu ekologikoen erakusketa eginen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Produktu ekologikoak egon badaude, baina oso garestiak dira.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Zuk ardi gasna ekologikoa egiten duzu, zer erran nahi du horrek?  Herria   2001-09-20

Aurretik, bertsolariak eta suziri ekologikoak eta herri kirolak izan ziren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 123. orr.

Pentsu ekologikoa saltzeko kooperatiba abian da Olaberrian.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

Lurra da berez material ekologikoetako bat.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Euskal Herri osoko lehendabiziko azoka erabat ekologikoa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Batez ere Herman E. Dalyk -ekonomia ekologikoaren ordezkarietako batek- garapen iraunkor kontzeptua edukiz hornitzeko egin dituen ekarpenetan oinarrituko gara.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 51. orr.

Azken urteotan ezarri diren ingurugiro arauak, estandarrak eta ziurtagiriak, edota produkzio eta kontsumo biologiko eta ekologikoaren hedapena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Oinaztarri batek -oinaztarri artifizial baina ekologiko batek, dudarik gabe- zerua bitan ebaki zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 186. orr.

Postu horietan nekazaritza ekologikoko elikagaiak egongo dira, baita nekazaritza ekologikorako produktuak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

San Markoseko zabortegiak 2009 arte irautea ez da «ez demokratikoa, ez ekologikoa».  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus