Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekologia 1 iz izaki bizidunak bizi diren inguruneak eta izakion ingurunearekiko harremana aztertzen dituen zientzia.

Oso garrantzitsua da mundu mailako III. Gizarte Foroan (MFG) "informazioaren ekologia" deitu zaien deskontaminazio prozesuen aldeko apustua egitea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.

Gizartea, lurraldea, ekosistema eta ekologia izan ziren azterketaren lau zutabeak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Del Valek Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren analisi kritikoa eta ekologian eta iraunkortasunean oinarritutako proposamen alternatiboa egin du liburuan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Nazioarteko elkartasunetik hasi eta laborantza mundua, ingurumena eta ekologiak ere ukanen dute beren tartea.  Berria - Kultura   2004-01-28

Ekologiaren alorreko nobel saritzat jotzen da Goldman saria.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 26. orr.

Nola ez nuen atsegin izango, Rezolako tximiniak [...] liluraturik banindukan eta hura ume-umetatik imitatu nahi izan banuen? Bai baitira munduan ekologia baino premia handiagoko beharrak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 100. orr.

Han, gizarte gaiekiko eta ekologiarekiko arduragabeenak izan diren enpresa multinazionalak saritu zituzten.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Oihana Izagirre eta Ohiane Lakarrak irabazi dute CAF-Elhuyar zientzia dibulgazioko X.edizioko lehen saria, ibaien ekologiari buruzko Meandroetako mina izeneko lanarengatik.  Berria - Gaiak   2004-01-17

Duda-mudan jartzen dira zientziaren eta teknikaren abantailak, ekologia goraipatzen da, kapitalismoa maiseatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Ezin da jasan mitologia judu-kristaua, eta Polinesiako edo aurrehistoriako mitologiak debozioz mires/goresten dira; progresoa eta razionalitatea esijitzen da gogor, eta ekologia kuasimistiko bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.

Jean Zin idazle eta ekologia politikoko militanteak bere ikuspegia badu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Zure jarrera funtsean politikoa baino gehiago beste zerbait delako: ekologia sozial minimo bat gutxiengoen begirune sakratua errebindikatzen duena, protesta etiko bat inperialismo politiko eta genozidio kultural espainolaren aurka.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ekologiko.

Marxek azpimarratu zuen kapitalismoa eta ekologia-orekaren eramangarritasuna bateraezinak zirela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Alde batetik, ekologia zientziaren mundutik zetozen sektoreak daude.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Gizarte-klausula, ekologia-arauak eta jabetza intelektuala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Ekologi kostuak kontabilizatzeke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 76. orr.

Bizi-kalitateak, ordea [...] gizarte bateko norbanakoen harreman esparrua osatzen duten gizarte, ekologi eta, besteak beste, kultur alderdiak jasotzen ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Zenbait ekologia ikuspegitik, ekologia arazoa sistema kapitalistaren ezinbesteko ondoriotzat hartzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Maizenik garapen ikuspegi hau ekologia auziarekin lotu den arren, baditu halaber beste inplikazio garrantzitsuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 291. orr.

Frantziako Ekologia ministro Nelly Olinek atzo azaldu zuen jendaurrean hartz arreen inguruan berak zuzentzen duen erakundeak zer asmo duen apiriletik uztaila bitarte.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte ekologiaren aldeko indarrak berriro batzea ahalbidetuko duen hitzarmen politikak oinarrian itun soziala behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Ortziraletik igandera, Mugerren, agro-ekologiaren egunak, Pierre Rabhi-rekin.  Herria   2005-04-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus