Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekolalia iz hizkuntza nahasmendua, entzun den esaldia automatikoki errepikatzean datzana.

Ekolaliak hotsak izozten ditu, denbora geldiarazten du, "gorputz arrotz" edo oihartzun gisa gordetzen ditu gogamenean estimuluak, inplanteak balira bezala, arrotz-bizitzari uko egin gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Tik konbultsiboak, besteren hitz edo egintzak nahi gabe imitatzea edo errepikatzea (ekolalia eta ekopraxia) eta madarikazio nahiz zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea (koprolalia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Umea zela, ekolalia nabaria zuen; beste edonork esandako azken hitza errepikatzen zuen, edo azken biak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Beste batzuetan, berriz, autismorik sakonenera itzuli, eta automata batek bezala erantzungo zizun, ekolaliaz, batere erantzuten bazizun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

Rain Manen antzezpena, alde hartatik, playback huts-hutsa ote zen, imitazio edo ekolalia hutsa, ala filmaren esanahiaren zentzua zuen berekin?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus