Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekoiztetxe iz ekoizpen etxea, eskuarki ikus-entzunezko emanaldiena.

25.367 ikusleko kopuruarekin, ekoiztetxeen aurreikuspenak betetzen ari dira, baina filma ez da biltzen ari espero zuten arrakasta herrialde eta areto guztietan.  Berria - Harian   2005-10-07

Film baterako eszenatokien bila zebilen Mendebaldeko Alemaniako ekoiztetxe batek fabrika hura ikusi eta bertan filmatzeko baimena lortu zuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

Orain ekoiztetxe batean ari naiz lanean, telebistarako.  Berria - Kultura   2004-09-21

Euskal ekoiztetxeek telebistarako ekoitziriko filmetan parte hartzea aztertuko du telebistak.  Berria - Kultura   2004-12-24

Azaroaren amaieran bukatzen da TVE1ek eta Asegarceren Bainet ekoiztetxeak duten akordioa.  Berria - Kirola   2004-11-03

Askatu zutenean, alta, bere bezero ohien kontrako salaketak jarri zituen, tartean Steven Spielberg zinema zuzendariaren Dream Works SKG ekoiztetxearen kontra.  Berria - Mundua   2004-07-20

Ibaia Euskal Herriko Ikus-entzunezko Ekoiztetxe Burujabeen Elkarteak.  Berria - Kultura   2004-12-08

Walt eta Roy anaiek 1923ko urriaren 16an sortu zuten marrazki bizidunen ekoiztetxe txikia.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Ameriketako Estatu Batuetako ekoiztetxe handiak ere DVDak hain merke saltzearen aurka azaldu dira.  Berria - Kultura   2004-09-01

Pixar animazio ekoiztetxeko bi ordezkari, Carlos Baena eta Rodrigo Blas, konpainiako azken pelikulari buruz mintzatuko dira.  Berria - Kultura   2004-11-10

Andrea Creaws Frantziako kolektiboak eta Consonni Bilboko arte ekoiztetxeak antolatuta, arropa alternatiboa egiteko tailerra hasiko da bihar, Bilboko Erribera Azokan.  Berria - Kultura   2004-09-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus