Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekoizpen 1 iz ekoiztea; ekoiztearen ondorioa.

Produktibitatea zer da? Ekoizpenaren emankortasunaren neurria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Sail berezi bat aurkitzen ahalko duzue janariaz (sasoineko errezetak, mozkinen historia eta bidezko merkataritzatik aurkitzen ahal diren ekoizpenak).  Herria   2005-12-15

Globulu gorrien ekoizpena laborategian egiteko asmotan dabiltza mundu osoko hainbat zientzialari talde.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Ikasliburuen ekoizpenean ohiko liburuen ekoizpenean baino askoz langile gehiagok parte hartzen dute, bost bider gehiago, gutxi gora behera, eta horrek ondorio zuzena izan dezake lanpostu askorengan.  Berria - Harian   2006-01-15

Animalia transgeniko gehienak ekoizpena handitzeko sortuak izan dira, hots, animalia handiagoak edota azkarrago hazten direnak lortzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-25

2001-ean, ekoizpen hori kasik doblatuko dute, 80000 pintekin.  Herria   2001-05-24

“Hemen” elkarteak plazaratu berri duen dokumentu batek dio lantegientzat Euskal Herriaren irudia ona dela beren ekoizpenak saltzeko.  Herria   2005-12-15

Carrefour supermerkatuaren barnean ELB eta ATTAC-eko kideek, OGMak dituzten ekoizpenen gainean etiketa handi eta koloretsuak ezarri dituzte.  Herria   2001-04-26

Ekoizpena: 2.000 milioi kilowatt orduko ekoiztuko lituzke urtean.  Berria - Harian   2005-12-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Teorian, dibisak, ekoizpen berriak -eta hortaz, enplegu berriak- eta teknologia-transferentziak sortzen eta eragiten ditu nazioarteko zuzeneko inbertsioak aldi berean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Aurtengo Oscar sarien gaua, ekoizpen independenteena izan da maila handi batean.  Berria - Kultura   2006-03-07

Euskal Telebistak, Europako herri telebista guztien moduan, bere aurrekontu osoaren %5a bideratu beharko luke ekoizpen propiora.  Berria - Kultura   2004-12-08

Era horretan, Kuhnen azterketak ekoizpen zientifikoa bera txertatzen du analisi soziologikoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Nagusiki ekoizpen eolikoa sustatuko du Espainiako hainbat erkidegotan.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Produktuen ekoizpen homogeneoa eta estandarizatua, inolako malgutasunik eta aldakortasunik gabea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Ekoizpen masiboaren eta prezioa baxuen aurka.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Ez dute kontuan hartzen, ordea, ekoizpen osoak izandako hazkundea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Atzerritar kapitalaren falta [...] irrigarria baita oraindik ere eskualde horretan manufaktura-industriak ekoizpen osoan betetzen duen lekua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Erraz esanda, fonetika artikulatorioak hotsaren ekoizpen anatomikoa aztertzen du, eta akustikoak hots ekoitzi horren ezaugarri fisikoak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Helburua da gehiegizko ekoizpen hori deuseztea eta, ondoren, %4 gutxiago ekoiztea.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Serieko ekoizpen horretatik 100 liberatan saldurik makina bakoitza, diru mordoa eskuratu zuen Pascalek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Esportaziorako ekoizpen industriala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lepo-zuriak ofizinetako langileak dira (alkandora zuridunak, nolabait), eta lepo-urdinak berriz ekoizpen-langileak (mahonezko jantzidunak, alegia).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Nazioarteko mailan, aldiz, ekoizpen-faktoreen aldagaiztasuna eta ekoizpen-tekniken desberdintasunak direla-eta, prezioen arteko aldeak ez dira desagertzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Ekoizpen baliabideen jabego pribatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Serieko ekoizpen horretatik 100 liberatan saldurik makina bakoitza, diru mordoa eskuratu zuen Pascalek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Baserritarren arteko gatazka arrunt bat dirudien horretaz iritsi zaigun ahotsa ekoizpen-bideen jabearena da, klase ustiatzaileko batena, Batista Bazterretxeren alienazioaren eragile nagusiarena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.

Nazio batek bere ekoizpen-ahalmenak behar ditu aurrena garatu, hau da, nazioarteko konkurrentziari heldu aurretik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Industria-iraultza zabaldu zenean, eta ekoizpen-kapitala indartu, irizpide nagusia ez zen jada espazioa [...] denbora baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Ekoizpen kostu guzti-guztiak kontuan hartzen badira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren enpresa multinazionalek bilbatu dituzten nazioarteko ekoizpen-sareak herrialde industrializatuetan zabaldu dira batez ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Gremioek [...] ezin zituzten beren abantailak gorde, ekoizpen-egitura guztiz zatikatu baten baitan ez bazen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Beste faktore garrantzitsu bat ekoizpen prozesu berrietan behar den baliabide banaketa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.

Merkataritza-kapitalismo hark, zeina batere oztopo politikorik gabe indartu baitzen, ez zuen artean interes handirik ekoizpen-sisteman, gremioen ardurapean jarraitzen baitzuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Multinazionalen moduko enpresek Ekialdean ezarri beharko dituzte ekoizpen guneak, epe luzean etekinak lortuko badituzte.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Ekoizpen sailetik laboratoriora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Ekoizpen eredu industriala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.

Enpresa proiektuak (esaterako produktu berri bat merkaturatzea edo beste ekoizpen planta bat irekitzea).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Ekoizpen katearen mekanizazio handia eta automatizazio zurruna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Merkataritza, kontsumo eta ekoizpen arloetan paradigma berde horren hedapenaren ezaugarritzat har daitezke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Ekoizpen-segmentu ondoena ordainduez jabetzeko lehia gogorra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Merkataritza ez da mugatzen gai bitxi edo exotikoak ekartzera eliteek kontsumi ditzaten; aitzitik, ekoizpen-aparatuan txertatua dago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Zentrotik aldendu ahala, askatasun politikoaren mailak behera egiten du eta zaharkituagoak dira ekoizpen-harremanak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Kapitalismoaren nagusitasun unibertsal horrek gainditu egiten du maila geopolitikoa, biziki gainditu ere; ez da mugatzen estatu sail batek beste estatu sail bat garaitzera, edo ekoizpen modu batek beste bati gaina hartzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zientziaren ohiko karakterizazioaren arabera, zientzia ezagutza-ekoizpen jarduera da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Gaur egun ez daude, iraganean bezala, nazio-ekoizpen sistemak nazioarteko merkataritzaren bidez loturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

5 ikus-entzunezko emanaldiak egiteko gastuak finantziatzea edo baliabideak ematea.

Durangitis-ak markatzen du euskal liburuen eta diskoen ekoizpena, eta baita kazetarien lana ere.  Berria - Kultura   2004-12-07

Ekoizpenari dagokionez garrantzitsua iruditzen zait beste bi antzoki eta jaialdi bat sartu izana koprodukzioan.  Berria - Kultura   2006-02-24

Hura animaziozko ekoizpena da, alde horretatik oso berezia.  Berria - Kultura   2006-01-04

Ikus-entzunezko ekoizpenentzako maileguak emango ditu Jaurlaritzak.  Berria - Kultura   2004-12-29

Euskarazko ekoizpenetan nekazaritza mundura, mundu bukolikora, gehiegitan jo dugula uste dut.  Berria - Kultura   2006-01-04

OLBEren azken Manon hau denboraldi honetako ekoizpen irregularrena dela iruditu zaigu.  Berria - Kultura   2006-03-29

Ekoizpena: The Israeli Opera.  Berria - Kultura   2006-02-21

Western handiak eta Bronstonekin egin zituen ekoizpen erraldoiak.  Berria - Kultura   2004-09-17

Bihartik aurrera, X Films ekoizpen etxeari esker sortutako hainbat lan ikusi ahal izango dira Ikuspuntua jaialdiaren barruan, Golem Yamaguchiko aretoan.  Berria - Kultura   2006-02-22

Euskal Herrian zinema ekoizpena fruitu ugari ematen ari da; guztia euskal zinemaren barruan sartu behar al da?  Berria - Kultura   2006-01-04

Opera ekoizpen handiak ez dira inoiz Nafarroan ikusi, Nafarroako Jaialdien garaian ez bada.  Berria - Kultura   2004-05-06

6 ekoizpen etxe

Esan izan da, Juan Huartek Oteizaren filmak aurrera eramateko eratu zuela ekoizpen etxea, artistak, garai hartan, interes handia zuelako zineman jarria.  Berria - Kultura   2006-02-22

Haur eta gazte literatura ardatz harturik Ipupomamua parkea egingo dute Gorringo antzerki taldeak, Tipula ekoizpen etxeak eta Bernardo Atxagak bultzaturik.  Berria - Kultura   2004-10-15

Ekoizpen etxearentzat, sei aktorerekin obra klasiko bat egitea arriskutsua izan daiteke.  Berria - Kultura   2006-03-15

Ibaia Euskal Herriko Ikus-entzunezko ekoizpen etxe independenteen elkarteko kideak etorri ziren topaketara.  Berria - Kultura   2004-01-22

Aldudeko Oteiza enpresak ere ekoizpen etxea handituko baitu, departamenduak 110.000 euro ekartzen dizkio laguntza gisa.  Herria   2003-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bat ekoizpen (4); bere ekoizpen (11); beste ekoizpen (7); da ekoizpen (7); dira ekoizpen (8); ditu ekoizpen (4); dituen ekoizpen (4); dituzte ekoizpen (4); edo ekoizpen (6); ekoizpen ahalmen (4); ekoizpen ahalmena (15); ekoizpen bat (5); ekoizpen baten (5); ekoizpen batzu (7); ekoizpen bolumen (4); ekoizpen eredu (8); ekoizpen eta (20); ekoizpen faktoreak (4); ekoizpen faktoreen (8); ekoizpen horiek (4); ekoizpen jarduera (5); ekoizpen jardueren (5); ekoizpen kostu (6); ekoizpen kostuak (5); ekoizpen kostuen (4); ekoizpen lanak (4); ekoizpen maila (4); ekoizpen modu (13); ekoizpen modu kapitalista (5); ekoizpen prozesu (5); ekoizpen prozesuan (5); ekoizpen prozesuen (5); ekoizpen sistema (6); ekoizpen sistemaren (4); ekoizpen transgenikoak (5); ekoizpen zentroak (4); eta ekoizpen (41); etxe ekoizpen (10); etxeko ekoizpen (4); euskal ekoizpen (4); herri ekoizpen (4); tokiko ekoizpen (5)

aurrera ekoizpena (4); azken ekoizpena (4); beren ekoizpena (4); da ekoizpena (8); du ekoizpena (10); eguneko ekoizpena (7); ekoizpena avilesera (4); ekoizpena bertan (6); ekoizpena bertan behera (5); ekoizpena da (6); ekoizpena erdira (4); ekoizpena ere (6); ekoizpena eta (23); ekoizpena eten (6); ekoizpena ez (4); ekoizpena handitu (10); ekoizpena handituko (5); ekoizpena handitzeko (11); ekoizpena izan (5); ekoizpena milioi (4); ekoizpena milioi bat (4); ekoizpena murriztea (4); ekoizpena murrizten (4); ekoizpena murriztu (11); ekoizpena murriztuko (4); esne ekoizpena (4); eta ekoizpena (27); industria ekoizpena (6); ondasunen ekoizpena (4); petrolio ekoizpena (22); petrolioaren ekoizpena (5)

bere ekoizpenaren (4); beren ekoizpenak (5); ekoizpenak eta (4); ekoizpenaren eta (7); ekoizpenaren parte (4); ekoizpenaren zati (10); ekoizpenaren zati bat (9); ekoizpenari dagokionez (4); ekoizpenean eta (7); ekoizpenean parte (5); ekoizpenean parte hartu (4); eta ekoizpenaren (8); etxe ekoizpenak (5); industria ekoizpenaren (4); kalitateko ekoizpenak (4); munduko ekoizpenaren (6); munduko ekoizpenean (6); petrolio ekoizpenaren (5); tokiko ekoizpenak (4); tokiko ekoizpenen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus