Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekoizle (563 agerraldi, 25 liburu eta 333 artikulutan; ETCn 12.273 agerraldi) 1 iz ekoizten duen izakia, eskuarki pertsona. ik produktore 2.

Zentroko nazioetako kontsumitzaile eta ekoizleei onuragarri gertatzen zaien baliabideen birbanaketa masibo baten bektorea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu, salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen, ekoizleen interesen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Ekoizle, transformatzaile eta kontsumitzaile garen aldetik, etorkizunean identifikazio txartela patrikan eraman ordez, txip antzeko bat txertatuko digute guri ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.

Ekoizle eta erosle askoz osaturiko merkatua, non enpresak beren lehia-posizioa hobetzeko produktuak desberdintzen saiatzen diren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Igandean, feria eguna, 25 ekoizle elgarretaraturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Espiritu honekin ekin zioten [...] buru-langile izan ordez esku-langile izateari, hiritar izan ordez baserritar, bitartekari izan ordez ekoizle.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.

Hizketa erritmikoki hautematen dugu gizakiok eta horrela antolatzen, bai ekoizle, bai hartzaile garen bezainbatean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Gaur egun 95 bat ekoizlek parte hartzen dute sare horretan.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aitzitik, oso tentagarria gertatzen zaie gobernuei truke-tasen bilakaera gidatzea, ekoizle nazionalen merkatu-kuotak handiago daitezen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 69. orr.

Elikagai horiek genetikoki eraldatzen segitzeko erabakia hartu beharko lukete ekoizle handiek, negozioa ezin utz bailiteke bazterrean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Nekazaritzan PAC erreformaren segida eta transgenikoen onarketa, ekoizle handien mesederako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ekoizle txikiari jeneroa erosteko banatzaile handiek darabilten taktika: [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

Hegoaldean gaindi ibili da Chiapas-eko ekoizle ttipi horien egoararen berri emaiteko.  Herria   2003-05-22

Afrikar ekoizleek, ekoizle efizienteak eta merkeak izan arren, beherakada handiak izan dituzte esportazioetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Islamiar petrolio-eremutik kanpoko prospekzioak geldiarazi zituzten, eta, epe luzera, bazterreko ekoizleak ezabatu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Bidezkoa ez den lehentasuna ematen omen die Hegoaldeko ekoizleei edota herrialde horretan inbertitzea erabaki dutenei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Horien ondoan izanen dira ere kanpotiar ekoizle batzu, Charente Maritime-tarik jinik.  Herria   2005-08-11

Dolarraren erortze kontrolgabeak arazoak ekarriko zizkiela europar eta japoniar ekoizleei, haien konkurrentzia-ahalmena ikaragarri jaitsiko zelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Arcelor, munduko bigarren ekoizlea eta Europako lehena.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

· Ibaietako algak, berriz, ekoizle primarioak dira eta horiek zuhaitzek lurrean egiten duten gauza bera egiten dute: ongarri horiek jaso eta fotosintesiaren bidez materia organiko bihurtzen dira.  Berria - Gaiak   2004-01-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dakit gure belaunaldikoak erretiratzen garenean gazteagorik izango den ekoizle lanaren arriskuei heldu nahiko dionik.  Berria - Kultura   2004-05-19

Oso ohikoak dira prezioak ezartzeko ekoizle elkarteen arteko akordioak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Arrakasta horrek, ekoizle-kartel baten eraginkortasuna baino areago, nazio-estrategia baten egokitasuna adierazten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Praktikan, ekoizle-tapoi izatea onartu baitzuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bestela esatearren, emakume objektua ume-ekoizlea da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

Truke libreko egoeran, portugaldar ardo-ekoizleek truke-tasa hobea dute ingeles merkatuan beren merkatuan baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Iragan ostegunean sagar ekoizleak eta sagardogileak batzartu ziren Hondarribian, ordaindu beharreko prezioa zehazteko.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Laborantxa ekoizleen eta erosleen arteko harremanak zertan diren.  Herria   2003-09-25

Truke-tasak herrialde petrolio-ekoizleen alde aldatu izanak, truke korronteen 360.000 milioi dolar inguruko gainetiko metatua eragin zuen zortzi urtetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Errusia munduko gas ekoizle nagusia da.  Berria - Mundua   2006-01-03

Oihal-ekoizle ingelesek, alderantziz, irabazi handiagoa lortzen dute beren produktuan portugaldar merkatuan Ingalaterran baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Ordenagailu ekoizleen sektorean %42 hazi da batez besteko produktibitatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

EBren zergak salatu dituzte Txinako poliester ekoizleek.  Berria - Harian   2005-03-25

Interneterako ekipamendu ekoizlea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 163. orr.

Albisteak behin begiratzeko direla sinestarazi digute, eta horixe da albiste-ekoizleen boterea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 101. orr.

Tarte luze baterako eskarmentua bermatu beharko dute gehigarri ekoizleek, populazioaren egoera higieniko-sanitarioa zaintzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Azkenaldiotan, AEBetan ideologia-ekoizle huts-hutsak diren hainbat institutu zabaldu dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

Zer gertatuko da koka ekoizle txikiekin?  Berria - Harian   2005-12-20

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zelula intsulina-ekoizleak giza gorputzean nola eta nondik sortzen diren ez dakigu oraindik.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Kezka handia zegoen atzo Frantziako hegazti haragi ekoizleen artean.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Frantziako auzitegi batek Warner Music disko ekoizlea eta Fnac saltokia zigortu ditu CDak kopien kontra gehiegi blindatzeagatik.  Berria - Gaiak   2006-01-20

6 (erlaketa kopulatiboak)

Ekoizle-hornitzaileak segitu nahi badu, banatzaileak baldintzak aldarazi egingo dizkio.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ardi gasna ekoizleentzat on zena, enetako ere kaltegarria ez zela sinestera heldua nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 199. orr.

Sagarno eta sagar zuku ekoizleak ere badira.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

Makina-erreminta ekoizleen laguntzaile bihurtu ginen.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Koldo Arandia AFM Makina-Erreminta Ekoizleen Elkartearen presidente berriak ez zuen aldez aurretiko garaipenik iragarri nahi izan.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

8 (izenondo gisa)

Jiang Zemin presidente ohiak asmatu zuen kontzeptu horren arabera, «talde ekoizle, talde kultural eta herritar guztien interesak ordezkatzen ditu alderdiak».  Berria - Mundua   2004-03-10

Lehengaien eskariaren [...] bilakaera kaltegarriak, epe luzera, espezializazio mota horretatik aldentzera eraman zuen, zein bere neurrian, herri ekoizle asko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Kontsumitzailearekiko engaiatzen da etxe ekoizlea argitasun osoan.  Herria   2004-08-12

9 ikus-entzunezko emanaldiak ekoizten dituen pertsona. ik produktore.

Bertan batu dira euskal aktoreak, gidoigileak, ekoizleak eta zuzendari berriak biltzen dituzten elkarteak.  Berria - Kultura   2004-12-19

Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzendu eta Irusoin eta Alokatu produktorek ekoitzitako filma egitea kostatu denari buelta eman ahal izateko, 40.000 ikuslek joan behar lukete zinemara, Iñaki Gomez Irusoineko ekoizlearen arabera.  Berria - Harian   2005-10-07

IBAIA Euskal Ikus-Entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Ron Diamond ekoizleak independenteei emandako aukeren ondorioko filmak.  Berria - Kultura   2004-05-19

Ekoizlea: Zine 1 eta Media Films.  Berria - Kultura   2006-04-05

Val Lewton ekoizleak The curse of the cat people filma amaitzeko deitu zuen, zuzendaria ez baitzen gai Lewtonek bere ekoizpen merkeetan ezartzen zuen filmaketa epeak betetzeko.  Berria - Harian   2005-09-15

Han hartu gaitu Eneko Olasagasti ekoizle eta zinemagileak.  Berria - Kultura   2004-12-21

Azken batean euskal idazle, aktore, ekoizle, editoreek izango dituzte problema bereziak, hizkuntza minorizatu batean aritzeak dakartzanak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Ikusentzunezkoen ekoizlea da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 112. orr.

Herri Gogoa-Edigsak argitaratu zuen 1975ean, eta Iñaki Beobide izan zuen ekoizle.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 72. orr.

Angel Unzuk ekoizle artistiko gisa eginiko lana.  Berria - Kultura   2006-03-03

Ekoizle eragileak: Luis Goia eta Luis de Val.  Berria - Kultura   2006-04-05

Ekoizle, zuzendari eta egokitzapen lanak ere bete ditu.  Berria - Kultura   2006-01-31

60ko hamarkadan, ekoizleek bizkarra eman ziotenean, telebistan babestu zen, hainbeste maite zuen askatasunean lan egiten jarraitzeko.  Berria - Kultura   2006-05-07

IBAIA eta EPE-APV ekoizle elkarteek Jaurlaritzarekin sinatutako akordioak ez du balio, Amigoren ustez.  Berria - Harian   2005-05-17

Oliver Stone zinema-ekoizleak esana du: albisteak zuzeneko ekintza-telefilm bilakatu dira, beren klimax eta guzti.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

Janzki argi bat zeraman, bidaietarako halako traje zabal modako bat, zinema-ekoizle atzerritarrei batetik bestera bidaian dabiltzala aldizkarietan ikusten zaizkien horien modukoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Eta Rec ekoiztetxeko, Orio produkzioetako eta Tentazioko ekoizleen babesarekin.  Berria - Harian   2005-07-15

Madredeus taldeko Carlos Maria Trindade izan da diskoaren ekoizlea.  Berria - Kultura   2004-02-26

10 (izenondo gisa)

IDOKI sortu zen duela hamar urte, etxe ekoizle asko elgarretaratuz.  Herria   2002-08-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus