Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken boladan, fisikarien eskutik, baditugu hainbat aparatu konplexu, armategi oso bat hortxe, ekografiaz eta erresonantzia magnetiko nuklearrez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.
Azterketa ginekologikoak eta ekografiak edozein arazo garaiz atzematen laguntzen dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.
Ekografiak oso informazio garrantzitsua ematen digu barruko genitalei buruz, hau da, uteroari eta obarioei buruz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.
Bagenekien, ekografiei esker, mutila zetorrela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 104. orr.
Ekografia egin zioten atzo, eta zuntz haustura bat duela baieztatu zuten. Berria - Kirola 2006-04-07
Egun batzuk lehenago egindako ekografiaren emaitza ere negatiboa izan zen, esan nahi baitzuen ongi zituela gaixoak gibela, behazun-maskuria eta pankreasa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.
Herri txar batean urik ez dute bainan ekografia egiteko tresna muntatua dute. Herria 2005-04-14
Hasteko, ekografia egiten da, haurdunaldia zenbat denborakoa den zehazteko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.
Oso normala da zitologiarekin batera ekografia egitea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.
Garondoaren dentsitatea neurtzeko ekografia. Berria - Gaiak 2004-02-06
Hamabi asteko umeki baten keinuak atzeman dituzte ekografia teknika berri bati esker. Berria - Gaiak 2004-06-30