Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eklosio iz zerbait, eskuarki materiala ez dena, irekitzea edo jaiotzea.

Unibertsitatea, garai hartan, eklosio bat izango zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 181. orr.

«Espresioaren enfasia» gustatu zitzaion, «eta kantariaren xuxurla, eta aldizka, hitzaren eklosioa».  Berria - Kultura   2004-04-04

Haurragan, lehenbizi, zentzumenen eklosioa azaltzen da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 62. orr.

Gero dator bere potentzien eklosioa: den-dena aditu beharra, bere nahiei eustea, jasotzen duen guztia oroimenean gordetzea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 62. orr.

Beranduago pizten da hirugarren eklosioa: kontzientziarena, epaimenarena, maitasunarena; hitz batez, gogoarena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus