Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eklesiastiko 1 izond elizakoa, elizari dagokiona.

Batzuek gobernu politikoarekin zuten zerikusia, beste batzuek gobernu ekonomikoarekin, gehienek gobernu eklesiastikoarekin, eta batzuek gobernu zibilarekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 201. orr.

'Nik bedeinkazio eklesiastikoa emango nieke putakume horiei guztiei!' zioen batek.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 77. orr.

Gotzaina edo beste edozein eliz edo herri-agintari izango zen, hau da, erakunde eklesiastikoaren glorian zuzenki interesatutako norbait.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Ez duzu jakinen noski Entredicho hori XVI. mendeaz geroztik probintzian indarrean jartzen zen lehen aldia genuela, don Serapiok esanda dakit nik, erdi aroko zigor eklesiastiko berezia zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.

Kontzilio eklesiastikoei begira.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 101. orr.

Lehen Gurutzadaren garaian, bi gatazka eklesiastiko-politiko horietako azkenekoa baino berrogei urte geroago, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

Horrek esan nahi du, laiko hitzak, estatus eklesiastikoaz aparte, bazuela beste adiera bat ere, kultur mailakoa: alegia, eskolarik ez zutenak, irakurtzen ez zekitenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

2 iz elizgizona.

Bera baitzen saldo horretan guztian, interpretariek berek baino areago oraindik, latinez aise hitz egin zezakeen bakarra, eklesiastiko nagusia zenez, eta goi mailako ikasketak zituenez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 187. orr.

Hemen eklesiastiko nagusiren batek sartu behar izan du hatza, eskua, burua, apika Portoko gotzainak, Pedro Pitôesek, eta segurutik Bragako artzapezpikuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.

3 Itun Zaharreko liburuetako baten izena.

Eklesiastikoan ez ezik Erran Zaharretan eta Salmoetan ere azaltzen denaz ari natzaizu: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 391. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus