Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eklektizismo iz jarrera eklektikoa.

Fedeak -edozein motatako sinesmenak- huts egiten duenean, sistema faltatzat hartzen dugun egonezinak eklektizismora garamatza ia ezinbestean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 103. orr.

Modernitateak ezinbestekoa duela eklektizismoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.

Egia bat bakarra da -eta zure eklektizismo horrekin zatikako, puskakako egia bat baizik ez duzu inoiz lortuko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.

Hirugarren honetan, hastapenetako freskotasuna erabat galduta, bigarren diskoaren akats berberetan erori ziren, nik uste: errazkeria, eklektizismoa eta ideia falta dira nagusi album honetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Schnittke errusiar konpositore garaikideak 1979an idatzi zuen Piano eta Harirako Kontzertua, eklektizismoaren ildotik garatzen den mugimendu baterako asmakizuna.  Berria - Kultura   2004-03-09

Ezkerrekoak izateari utzi gabe, eklektizismo politiko halako bat praktikatzen dute Einaudiko arduradunek eta kulturaren zorroztasun analitikoa bilatzen.  Berria - Kultura   2004-07-31

Ideia argi eta bereziak gabe, irakurleak eklektizismo ilunpilatu bat topatzen badu, zilegi bekio garaiko informazio edo kulturaren agergarritzat jotzea hori ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.

Erlijio-eklektizismoaren idealak estatu unibertsalen zenbait gobernari liluratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus