Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni sekula ez naiz izan kantautore bat edo blues musikari bat, pertsona eklektikoa naiz, eta esparru honek ematen dit askatasuna oso gustukoa dudan arlo batean aritzeko: konponketen idazketan. Berria - Kultura 2006-04-09
Irakurle arretatsua zen, oroimen sendokoa, eklektikoa eta nekaezina. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Sadak festaren ikuspegi desberdinak bateratu nahi dituen ikuspegi eklektiko hori jasotzen du, beraz. Askoren artean «Rataplan» - 38. orr.
Gure konpainia ezaguna da justuki estilo eklektikoagatik. Berria - Kultura 2004-09-16
Etxeberria nafarrak bertsoei jarri dien musika eklektikoa da, Carl Orffen neoklasizismotik gertu, heroikoaren eta elegiaren artean, tonalitatean oinarritua baina expresionismoaren, Erdi Aroko musikaren, euskal musikaren edo jazzaren ekarpenekin. Berria - Kultura 2004-07-21
Lana eklektikoa zen, estilo desberdinetako elementuen hibridaziotik sortua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Aulkiak, errezelak, alfonbra, sofa eta mahai gaineko estalkiak, gela nagusian ez bezala, kolore hil askotarikoak ziren eta kolore-aniztasun hark halako giro eklektiko bat ematen zion gelari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 111. orr.
Hitzordu eklektikoak programatuak ditu Biarritz Culture antolatzaileak. Berria - Kultura 2004-08-27
Irakurle arretatsua zen, oroimen sendokoa, eklektikoa eta nekaezina. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Sadak festaren ikuspegi desberdinak bateratu nahi dituen ikuspegi eklektiko hori jasotzen du, beraz. Askoren artean «Rataplan» - 38. orr.
Geroago, Historiaren Museora joan ginen; adreilu gorrizko eraikin eklektiko bat da, arkitekto ingeles batek diseinatua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.
K. a. V. mendean sortzen diren doktrina eklektikoetan ere ez da faltako arrazoiaren subiranotasuna aldarrikatuko duenik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Irakurle eklektikoa zirudien. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 152. orr.