Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bikoteek hasieran arau ekitatiboak ezartzen dituzte, zuk nirean eta nik zurean, asteburuak txandaka, dena konpartitu nahi izaten dute. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.
Hori guztia desberdintasunak murriztuko lituzkeen produktibitatearen banaketa sozial ekitatiboarekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 166. orr.
Aberastasun handiagoak ahalbidetzen ote duen banaketa ekitatiboagoa, edo aitzitik, banaketa igualitarioak ahalbidetzen duen hazkunde handiagoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.
Ez nituen albora utzi hizkuntza unibertsalak; aztertu nituen esperantoaren nondik-norakoak -hizkuntza "ekitatibo, sinple eta ekonomikoa", Lunario sentimentalaren arabera-. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.
Hala ere, legea bera ekitatiboa al da beti? Berria - Gaiak 2004-06-13