Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohiturak, ekitatea, zuzenbide goiburuak eta jurisprudentziak saihestezinak dira lege zibilaren aplikazioan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.
Ekitatea lege naturalerako itzulera da, lege positiboen isilune, kontraesan edo gorabeheretan. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
Lege naturalak behartu egiten ditu gobernariak, zamak Estatuko herritarren gain ekitatez ezartzera. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 172. orr.
Ekitatearen kontra zihoazela, baina eskubideak zapaldu gabe; zentzugabeak izan zirela, tiranikoak baino gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.
Trilogia horren osagaiei, ordea, ez zaie ekitatezko tratamendurik emango. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.
Ekitate naturalak lege-hausle guztiak neurri berean zigortzea agintzen duelako. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 181. orr.
Erromako azken legeek, Justinianoren Bildumara ekarritako horiek, onuragarritasun eta ekitate naturalean dute gogoa. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.
Une horretan ezin ditu norberak gauzak eta gizakiak arautu, erakunde iraunkorrak moldatzen dituen halako zuhurtziaz, ezta berezko ekitate horren bidez ere, horiek baitira giza legegileak behartzen dituzten oinarriak. Berria - Kirola 2004-10-19
Holako ekitate xume anitzez egina izan da alemanen kontrako erresistentzia jendeen artean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.
Erromatarrak suntsitu zituzten herriek beren konkistetan gehiegikeriak egin eta gero, libertate-espirituak ekitate-espiritura ekarrarazi zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 170. orr.
· Desberdintasuna inefizientea al da, edo, ekonomilari askok errepikatzen duten legez, ekitate eta justizia arazoa al dakar soilik? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.
eta ekitate (3)