Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kaboa bere ekipoko aire-bonbonaren uhalak doitzen ari zen ordurako. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.
-Musikako ekipoetan ezkutatuta eskapatu omen dituk. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 56. orr.
Azken hutsa ekipo elektrogenoarena izan omen da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 72. orr.
Eskuko ekipoa erabili dut. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.
Beharrezkoa iritzi diete energiako sistemen, ekipoen eta teknologien garapenari eta berrikuntzari. Berria - Ekonomia 2004-12-29
Biobidek sei milioi euro gastatuko ditu laborategiko ekipoak eta egiaztatze sistema informatiko bat erosteko. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
Kuipersek ez du ESAk aurreikusitako esperimentu guztiak amaitzerik izan, «ekipoak eta gailuek huts egin dutelako». Berria - Gaiak 2004-05-01
Telealarma ekipoak, beraz, ez dira inoiz erabiltzailearenak izango. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Konpainiei soinu eta argiztapen ekipoak laga, eta bertan eginiko lanaren ondorioz sortzen diren obrak diruz lagundu. Berria - Kultura 2004-03-27
Esku-zarta hura, ordea, musika-ekipo batetik barik zuzenean jotakoa iruditu zitzaion. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 45. orr.
Sonido ekiporik gabe jotzen zuten trikitilari haien distirak gaurko foko koloredunen ahalegin motelak estaltzen ditu. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 54. orr.
Elkarteko soinu ekipo txikiarekin gure emanaldiaren zatirik garrantzitsuenak egingo genituen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 21. orr.
Txaplik ahots ekipoaren kableria bildu zuen zorro batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.