Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekipo1 (ETCn 4.298 agerraldi; orobat ekipa ETCn 319 agerraldi) 1 iz taldea.

Hiruna gizoneko berrogeita hamar ekipo; horietatik hogeita hiru 2/33 taldekoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 19. orr.

Gozamen hutsa da taldearen lana ikustea guztiz nabaria delako beraiek ere gozatzen ari direla, bai nork bere interpretazioarekin bai ekipo indartsu baten parte izatearen sentsazioarekin.  Berria - Kultura   2004-02-22

Errekonozimendu Handiko berrogeita hamar ekipo gara oraindik Frantzia osorako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 19. orr.

Editorialaren eraikuntzan sartu ziren lehenak haiek izan ziren, beren norbanako ekipoekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

Supersoken teorian oinarritutako partikula dezeleragailua amaituta zegoen, azkenik: Iriartek eta bere ekipo txikiak laborategiko sagu bat denboran lau minutu atzera bidal-tzea lortu zuten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.

Kudeantzako ekipoa berritu da karia horretara, Jakes Arroztegi presidente berriaren inguruan.  Herria   2004-12-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esportazioan aritzen diren enpresak eta ekipo ondasunekoak izango lirateke kalterik handienak izango lituzketenak.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pentsatua dute hirurogei presunako ikerle ekipo bat, Europa guziko hogeitabost enpresa, koperatiba eta unibertsitate sarean emanik.  Herria   2004-12-09

Behaketa ekipoak, zeru osoan bakar-bakarrik, inoiz ez ditu menderatuko hirurogeita hamabi metrailadore, jaurtitzen dituzten balen argi turrustagatik baizik ez baititu sumatuko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

Garaile ekipo baten jabe naiz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.

Han dira telebista ekipokoak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 184. orr.

4 kirol taldea.

Milan munduko ekiporik onena delako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 82. orr.

Lehen gola bere ekipoak sartu zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 12. orr.

Hirugarren dibisioko ekipoetan jardun zuen noraezean, azkenik Osasunan jokatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 338. orr.

Estremotik arineketan abiatu eta, ez beste ekipoko defentsak bakarrik, hainbat jende driblatu behar zen derrigorrez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

-Zer ekipotakoa da Savicevic? -galdetu zuen norbaitek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.

Jesus Gilek esan zuen «Espainiako Gobernuaren ekipoa» dela Real Madril.  Berria - Kirola   2004-02-17

Ekipoa animatzera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.

250 behari etxera joan dira beren ekipoa doi doietarik galtzen ikusirik.  Herria   2003-02-13

Errugbian, Avironek kasik uste gabeko ttanttoa markatu du Bordeaux/Begles-ko ekipoa garaituz 27/22.  Herria   2003-02-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekipa bat (10); ekiparen kontra (11); ekipo bat (5); ekipoak eta (4); eko ekiparen kontra (4); eta ekipo (5); eta ekipoa (3); ko ekiparen (4); ko ekiparen kontra (3); lehen ekipa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus