Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekipamendua behar dute, baina amorratu egiten dira ohartzen direnean beren kabuz egiteko gauza ez direla baina Tom lankide ingeniariak eta biok egin dezakegula. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
Zorigaitzez, hornikuntza (ekipamendua) eskas du, bereziki argi eta jarlekuak. Herria 2005-02-03
Erran behar da beti eta haundiagoak dituela Euskal Herriak kubarako exportazioak, bereziki energia, ekipamendu eta kontsumoaren mailetan. Herria 2001-11-08
Ura garbitzeko ekipamendua. Berria - Harian 2005-01-07
Arma nuklearrak garatzeko ahalmena duen materiala eta ekipamendua. Berria - Mundua 2004-10-13
Kultura eta ekipamenduaren sailetan. Herria 2004-01-15
Bildu diren hautetsi, lur jabe, eta bestek argitasunak ukan dituzte ekipamendukoen ganik. Herria 2003-02-13
Lurzoru horiek ekipamendu berriak eraikitzeko erabili behar dira, eta espekulazioa eragotzi behar du Udalak. Berria - Harian 2006-02-21
Mekanizazio hori ekipamendu espezializatuan eta kapital intentsiboan oinarritzen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.
Ekipamendu publikoz horniturik. Herria 2003-03-20
Ekipamendu sozial gisa erabiltzeko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 95. orr.
1914-18ko gerrako europar borroka-lekuetan, armada antolatuen artean leku lauetan operazioak egiteko asmaturiko ekipamendu sofistikatu eta garestiak askoz eraginkortasun txikiagokoak ziren mendien artean zelatan zeuden tribugizon-taldeen aurka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.
Oinarrizko ekipamendua, norberaren kontura. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 145. orr.
Oinarrizko ekipamendu ofentsiboa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 145. orr.
Aisialdiarako ekipamenduak (ibilbideak, begiratokiak, jatetxe edo kirol-guneak) eta beste mota bateko azpiegiturak (klinikak, eskolak eta abar). Berria - Harian 2005-06-15
Informatika, argazkigintza eta ikus-entzunezko ekipamenduak. Berria - Ekonomia 2006-01-14
Ipar Euskal Herrian, Departamenduko Ekipamendu Zuzendaritza arduratzen da lanaz. Berria - Harian 2005-12-07
Ekipamendu-ondasunak ekoizteko sektore baten falta. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.
Paul Basterretche jaun auzapezak ekipamendu administrazionetik. Herria 2002-08-01
Ekipamendu, Garraio, Lurralde Kudeaketa, Turismo eta Itsas Ministerioa gidatzeko, berriz, Gilles de Robien hautatu du. Berria - Mundua 2004-04-01
Zerbitzu eta ekipamendu falta da gure arazoa. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Juanito Oiarzabal mendizalearen bota pare bat eta Martin Fiz atletak oparitutako kirol ekipamendua aurki daitezke enkantean. Berria - Ekonomia 2004-11-24
Denetariko gaien esportazioa gutxitu da: jangaiena, kontsumo ondasunena, ibilgailuena, motorrena, eta baita industria ekipamenduko ondasunena ere. Berria - Ekonomia 2004-03-11
Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoak funtsezko dirutzak ezarriko ditu kultur ekipamenduetan. Herria 2005-11-17
Kanada itsaso, ur eta aire ekipamenduak uzteko prest agertu zen. Berria - Harian 2005-09-03
Larrialdi zerbitzuak, kanpoko kontsultak eta bloke kirurgikoak handitu eta goi-teknologia ekipamenduak ere berritu behar dituztela adierazi zuen Inclanek. Berria - Euskal Herria 2006-04-27
Departamenduko zine ekipamendu batzordeak baietz erraiten diote Katalanei. Herria 2004-02-05
departamenduko ekipamendu (3); ekipamendu berriak (5); ekipamendu eta (6); ekipamendua eta (3); ekipamendurik ez (3); eta ekipamendu (7); kirol ekipamenduetarako (3); kultur ekipamenduak (4)