Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekipaje (83 agerraldi, 33 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 420 agerraldi; orobat ekipaia 18 agerraldi, 10 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 91 agerraldi; cf bagaje 4 agerraldi, 3 liburutan; ETCn 123 agerraldi) 1 iz bidaia batean eramaten diren gauzen multzoa. ik bagaje.

Tramiteak bete, eguerdian autobusa hartu eta Dogubayaziterantz joko dut, ekipajea eta bizikleta aldean dauzkadala.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

Mikel Strogoffek ez zeraman ekipajerik aldean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.

Gelara joan eta ekipajea egiten hasi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

Arratsaldean, ekipajea prestatu eta pasiera bat egitera atera zen Andres.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.

Prest al duzu ekipajea?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 261. orr.

Haiek adoretzeagatik edo, amonak beren esku utzi zuen nire ekipajea osatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 159. orr.

Mugazainek nire ekipajea miatuz gero, atxilotua izateko arrisku handia nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.

Bere ekipajean segidan aipatzen diren norbere-gauzak aurkitu ziren: muda baterako barruko arropa, bi pistola, prismatiko batzuk eta eguzkitako betaurrekoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 106. orr.

Geltokiko mutilari ekipajearen txartela eman zioten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Oskarren maleta bere konpartimentuko sarean zegoen, bertan zihoazen beste hiru bidaiarien ekipajearekin batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Ehunen bat izango dira, armak eta ekipajeak daramatzate.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 213. orr.

Hiri Zaharrean ez daude soilik etorri berriak, beren hamabost kiloko ekipaje eta guzti.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.

Motxila, beste ekipajerik ez dakar.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.

Lehorrera salto egin eta nire ekipajea utzitako zuhaitzaren ondora ailegatu ginen elkarrekin.  Berria - Kultura   2004-08-24

Hotelera joan, gela banaketa idatzi harreran txirrindularientzat, 20 lagunen ekipajea eta material dena igo logeletara.  Berria - Kirola   2004-07-01

2 (izenondoekin)

Minimoa erabiltzen dut, behar dudana bakarrik, ekipajea arina izateko.  Berria - Kultura   2004-08-28

Terminalera iritsirik, ordu bete itxaron behar izan du bere ekipaje txikia garraio-zintan ikusi arte.  Berria - Kultura   2006-02-12

Nire ekipaje osoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.

Giltzaz itxitako boltsa larruzko bat zeukan ekipaje bakarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nork jarri zuen lehergailu hura Bolognako ekipaje-gelan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Fardelak denon artean ekipaje tokira igo, eta furgonetara sartu ginen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 23. orr.

Ekipaje piletan marihuana eta beste narkotiko batzuk bilatzeko trebaturiko txakurrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Ekipaje bagoiaren lokailua hautsi zen, eta horrek sortu zuen danbatekoa eta irtenarazi trena errailetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.

4 irud/hed

Kaliforniakoek ekipaje arina ekarri zuten: bi ahots, mandolina eta gitarra akustikoa.  Berria - Kultura   2006-05-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus