Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekinokzio (18 agerraldi, 3 liburutan; ETCn 58 agerraldi; orobat ekinozio 24 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 139 agerraldi) 1 iz Eguzkia zeruko ekuatorean kokatua dagoen eta Lur guztian eguna eta gaua berdinak diren unea.

Astrologiaren bitartez ere, arkitektoak ekialdea, mendebaldea, hegoaldea eta iparraldea ezagutuko ditu, eta baita zeruaren eraketa-sistema ere, eta ekinokzioaren, solstizioaren eta astroen ibilbideen berri izango du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Proposamen gogorra egin zion bere buruari: udazken hartan, laurogeita hamar egunetan, udazkeneko ekinoziotik neguko solstizioraino, egunero-egunero argazki bat ateratzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 8. orr.

Zirkulu batean zehar mugitzen da ardatza, eta 26.000 urte inguruan behin etortzen leku berera: ekinozioen prezesioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.

2 (izenlagunekin)

Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean eta zeinu horren zortziren bat zeharkatu duenean, udaberriko ekinokzioa markatzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.

Libraren zortzigarren partera iristen denean, udazkeneko ekinokzioa markatzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Benetan jainkoen adimenak asmatutakoak dira gauza horiek eta horretaz pentsatzen jartzen denarentzat benetan miresgarria gertatzen da nola gnomoaren ekinokzio-itzala neurri desberdinekoa den Atenasen eta Alexandrian, Erroman eta Piacenzan eta lurbira osoko gainerako beste lekuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus