Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arima handia ekinkorra da, kreatzailea delako; eta kreatzailea da, barne-indar batek bere indar propioz darabilelako. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.
Joyce Kanpo Arazoetako funtzionarioa zen, eskarmentatua, hezia, ekinkorra eta lurrari lotua. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 142. orr.
Ekinkorra, ekintzaren iturburua, ez da inguru geografikoa, izpiritua da: arraza, hots, arrazaren izpiritua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 170. orr.
Kanpoko kolpe ekinkorrok ez baitute bakerik, gorputza ahuldu eta zartada amorratuz menperatu arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.
Diru barik ezin da, batez ere etsaiaren erasoaldiak hain ekinkorrak direnean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 172. orr.
Maiatzaren bateko arratsaldean etsaiak berak ere aspaldiko lanaren eguna ospatu nahi izan zuen gerrako artilleri bonbardaketa basati eta ekinkorrenaren bidez ospatu ere; zoratzekoa izan zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.
Garunetan gorderik paperean baino ekinkorragoak izaten dira akorduak, ostera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.
Pasaiak nolabait inpaktatu egin zuen, eta gizona kalean eta mendian pasieran ez ezik, marrazkiak egiten (oso onak), notak hartzen, jendea eta gauzak behatzen, sinesgaizki ekinkor egon zen Pasaiako egun guztietan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 19. orr.
Eta ekinkor eutsi nion zereginari, eta halaxe izkiriatu nuen Seigarren Eskuadra Levantekoa zela, hots, Sartaldekoa, eta haren buru Bertendonako Martin, eta hamar ontzi zituela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 162. orr.